Administrazio
erakunde baten kudeaketa
- Artikulu hau Erakundeetako adiministrazioari buruzkoa da. Administrazio publikoari eta informatikako administratzaileari buruzko adierak dagokien artikuluetan azaltzen dira.
Erakundeetan, administrazioa edo arduralaritza zuzendaritzak bere kudeaketa-jardueran jarritako helburuak lortzeko eta emandako bitartekoak modu eraginkorrenean erabiliz, erakundeko pertsonak, baliabide eta sistemak koordinatu, helburuak lortzeko hartu behar diren erabaki zehatzak hartu eta abiarazi egiten dituen funtzioa edo jarduera da. Horrela, kudekaeta erabaki estrategikoetaz arduratzen den bitarteaz, administrazioa eguneroko zereginetaz arduratzen da, zuzendaritzatik ezarritako politikak eta programak martxan jarriz. Horrela, administrazioaren funtzioa exekutiboa da batik bat, kudeaketan ezarritako irizpideak aplikatuz.