Agaricus impudicus
Agaricus impudicus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Hanka bota egin behar da, murtxikatzeko zaila, ahosabaian latza eta usain desatseginekoa delako. Haragia jangarria da, baina bigarren mailakoa Agaricus perretxikoen artean.
Agaricus impudicus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus impudicus Pilát, 1951 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Psalliota impudica | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran erdi-esferikoa, gero ganbila; kolore arreko azala, ezkata zentrokide samarretan apurtzen dena, diskoan izan ezik; ertzak errezelaren hondakinak izan ditzake.
Orriak: Estu, hasieran arrosa zurbil kolorekoak, azkenean arre-beltzaxkak. Ertz esterila eta zurixka.
Hanka: Liraina, zurixka, eraztun zabal batekin; oinarri erraboilduna, sarritan sustrai antzekoak ditu, nabariagoak edo ez hain agerikoak.
Haragia: Zuria, apur bat arrosa besterik ez oinean.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuErdipurdiko jangarritzat jotzen den espeziea da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuAgaricus sylvaticus delakoarekin, honen haragiak, ebakitzean lehenik gorri-laranja kolorea hartzen du, eta berehala gorri-odol kolorekoa.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean, konifera basoetan. Ohikoa.
Banaketa eremua
aldatuMexiko, Txile, Europa, Kanariak, Australia, Zeelanda Berria.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 329 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 312 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Agaricus impudicus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.