Aireportua lurrean edo uretan dagoen aireontzien (batez ere hegazkinen) trafikoa bideratzeko eremua da. Lurreratu eta aireratzeko pista batzuk, kontrol-dorreak eta bidaiarientzako eraikinek osatzen dute, orokorrean.

Frankfurteko aireportua.
Svalbardeko aireportua.
AEBko itsas-armadaren aireportu bat Filipina Uharteetan.

Munduan

aldatu

Mundu mailan trafikorik handiena dutenen artean Miami, Bangkok, Londres, Paris eta Frankfurtekoak ditugu, trafiko gehien duena Atlantakoa izanik.

Espainian, Barajasko aireportua (Madril) eta Pratekoa (Bartzelona) dira handienak.

Euskal Herrian

aldatu

Bilboko aireportua handiena dugu jende mugimendua kontutan harturik, Loiun kokatuta dagoena. Beste txikiago batzuk ere badaude Biarritz, Hondarribia, Noain eta Forondan.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu