Anafilaxia alergia mota bat da, ohiko alergia baino larriagoa dena eta gorputz osoa kaltetzen duena (multisistemikoa). Anafilaxia eragiten duen substantzia (alergenoa) sarritan odol-bidetik sartzen da gorputzean (adibidez, erle baten eztenkadaren ondorioz, edo injekzio baten ondorioz alergenoa botika bat denean), baina aho-bidetik ere jardun dezake (botikak, hainbat elikagai...). Esan liteke anafilaxia organismoaren muturreko erantzun immunologikoa dela alergeno baten aurka.

Anafilaxi
Deskribapena
Motahipersentsibilitatea, allergic response (en) Itzuli
albo ondorioa
Espezialitatealarrialdietako medikuntza
Immunologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakadrenalina
Identifikatzaileak
GNS-10T78.2
GNS-9995.0
DiseasesDB29153
MedlinePlus000844
eMedicine000844
MeSHD000707
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Anafilaxia sortzen duten alergeno ohikoenak liztor eta erleen pozoiak, penizilina bezalako antibiotikoak, azido azetilsaliziliko duten botikak eta hainbat elikagai (fruitu lehorrak, itsaskiak...) izaten dira.

Schock anafilaktiko deritzona anafilaxiaren ondorioz sortutako erreakzio bortitza da, heriotza ekar dezakeena. Urtikaria larruazalean, esku eta aurpegiaren hantura, buruko mina eta goragaleak, izerdia, hipotentsioa, sabeleko mina, itomena eta bihotz-biriketako gelditzea dira sintoma nagusiak.

Alergia guztietan bezala, anafilaxian ere E motako immunoglobulinek (Ig E) parte hartzen dute. Antigorputz hauek mastozito izeneko zelulen azalean pilatzen dira, eta bertatik aurre egiten diote alergeno arrotzari. Antigeno (alergenoa)-antigorputz (IgE) erreakzioa gertatzerakoan, mastozitoek barnean dituzten substantzia kimikoak askatzen dituzte, histamina eta triptasa, batez ere. Substantzia horiek dira schock anafilaktikoaren eragile nagusiak.

Schock anafilaktikoa tratatzeko adrenalina erabili ohi da, zain barneko bidetik. Hormona honek jarduera bronkio-dilatatzailea eta hodi-uzkurtzailea du, hain arriskutsuak diren itomena eta gelditze kardiobaskularra ekidinez.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu