Arad konderria
Arad barrutia Errumania mendebaldeko barrutietako bat da (judeţ-a), Transilvania eskualdean. 7.754 km² da azaleraz. Biztanle gehienak errumaniarrak diren arren, gutxiengo handia hungariarrak dira, %10 inguru.
Barrutiko hiriburua Arad da, 185.272 biztanleko hiria. Barrutiko beste hiri garrantzitsu batzuk: Lipova (11.246 biztanle), Ineu (10.200 biztanle) eta Curtici (9.726 biztanle).
Arad barrutiak mendebaldera Hungaria dauka; iparraldera, Bihor barrutia; ekialdera, Hunedoara eta Alba barrutiak, eta Timiş hegoaldera.
Demografia
aldatuUrtea | Biztanleak |
---|---|
1948 | 476.207 |
1956 | 475.620 |
1966 | 481.248 |
1977 | 512.020 |
1992 | 487.617 |
2002 | 461.791 |
Geografia
aldatuMureş ibaiak barrutia hegoaldetik zeharkatzen du; eta iparraldetik, Crişul Alb ibaiak. Barrutiko ekialdeko eremuan Zarand mendiak daude.
Ekonomia
aldatuErrumaniako barruti garatu eta bizienetarikoa da Arad, Timiş barrutiarekin batera. Hungariako mugan dagoenez, atzerriko inbertsioak jasotzen ditu.
Barrutiko jarduera industrial nagusiak:
- Automobilen motorrak eta osagaiak
- Elikagaigintza
- Ehungintza
Banaketa administratiboa
aldatuHiriak
aldatu(2007ko biztanleria)
- Arad (167.238)
Udalerriak
aldatu- Chișineu-Criș (8.340)
- Curtici (8.145)
- Ineu (9.641)
- Lipova (11.199)
- Nădlac (8.021)
- Pâncota (7.573)
- Pecica (13.524)
- Sântana (13.341)
- Sebiș (6.415)
Hiriak
aldatu- Almaș
- Apateu
- Archiș
- Bata
- Bârsa
- Bârzava
- Beliu
- Birchiș
- Bocsig
- Brazii
- Buteni
- Cărand
- Cermei
- Chisindia
- Conop
- Covăsânț
- Craiva
- Dezna
- Dieci
- Dorobanți
- Fântânele
- Felnac
- Frumușeni
- Ghioroc
- Grăniceri
- Gurahonț
- Hălmagiu
- Hălmăgel
- Hășmaș
- Ignești
- Iratoșu
- Livada
- Macea
- Mișca
- Moneasa
- Olari
- Păuliș
- Peregu Mare
- Petriș
- Pilu
- Pleșcuța
- Săvârșin
- Secusigiu
- Seleuș
- Semlac
- Sintea Mare
- Socodor
- Șagu
- Șeitin
- Șepreuș
- Șicula
- Șilindia
- Șimand
- Șiria
- Șiștarovăț
- Șofronea
- Tauț
- Târnova
- Ususău
- Vărădia de Mureș
- Vârfurile
- Vinga
- Vladimirescu
- Zăbrani
- Zădăreni
- Zărand
- Zerind
- Zimandu Nou