Baso-ezko
Baso-ezkoa (Hygrophorus nemoreus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuen ustez erdipurdiko jangarria da eta beste batzuentzat ona.
Baso-ezkoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus nemoreus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus nemoreus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
aldatuKapela: 4 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, lehoi kolorekoa edo laranja okrea, erdian kolore biziagoa eta zerbait fibrilosoa. Azala lehorra du eta ez da likatsua, kapelaren forma, hasieran hemisferikoa eta gero ganbila titi bat erdian duela.
Orriak: Dekurrenteak, zabal, zabalak eta lodiak, krema-arrosakara kolorekoak, kapelarena baino zerbait zurbilagoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Antzeko kolorea du, baina kapelarena baino kolore gehiago. Kurbatua da eta estuagoa oinarrian, goialdean pikor irintsuak darama.
Haragia: Zurixka laranja samarra, samurra, irin usainekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Nemoreus epitetoa berriz latinetik dator, basoak esan nahi duen "nemus" hitzetik. Basoetan hazten delako.
Jangarritasuna
aldatuErdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrophorus pratensis delakoaren antzekoa da, baina basoetan bizi da, eta ez larreetan, haragiak irin usaina du eta kapela fibriloso samarra da. Gainera oina punteatuta du goiko aldean.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, hostozabalen baso hezeetan.[5]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Japonia, Europa.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 343 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 443 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 197 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hygrophorus nemoreus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.