Dior
Christian Dior SE (kʁistjɑ̃ djɔʁ ahoskatua), normalean Dior (DIOR idatzia) deitua, Frantziako moda etxe bat da, 1947an Christian Dior diseinatzaileak Parisen sortua. Konpainia LVMH taldearena da, aktiboen % 42 kontrolatzen duena. Kenzo, Givenchy eta Louis Vuitton ere taldearenak dira.
Dior | |
---|---|
Datuak | |
Mota | brick and mortarra, moda-etxea eta erakundea |
Jarduera sektorea | activités des sociétés holding (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Chambre syndicale de la haute couture (en) |
Ekoizpena | |
Negozio dibisioak | Dior Homme (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Bernard Arnault |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | société européenne (en) |
Jabea | Agache-Willot (en) |
Zeren jabe | |
Balore-burtsa | Parisko Burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1946 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Paris |
webgune ofiziala |
Christian Dior Couture konpainiaren unitate operatiboak munduko goi mailako joskintza gutiziatuenaren zati bat diseinatu eta egiten du, baita prêt-à-porter moda, gizonezko arropa eta osagarriak ere. Christian Dior mundu osoko 160 boutique ingururen bidez funtzionatzen du, gehiago irekitzen jarraitzeko asmoekin.
1996an, konpainiaren jabeak, LVMH luxuzko taldeak, John Galliano Christian Diorren diseinatzaile buru izendatu zuen. Galliano, lehenik, bertan behera utzi zuten, eta gero, 2011ko martxoan, Parisko kafe batean izandako gertakari baten ondorioz, non diseinatzaileak, mozkortuta, bikote judu bat iraindu zuen, "Hitler maite dut" edo "Zuek bezalako jendeak hilda egon beharko luke (...) denak gaseztatuak izan beharko zuketen" bezalako baieztapenak eginez.[1][2]
1998an Gerbe Paris erosi zuen, galtzetin fabrikatzaile frantziarra. Bernard Arnaulten negozio inperioaren zati handienetako bat da, munduko pertsonarik aberatsenetakoa.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |