Dominique Garat Hiriarte
Dominique Garat Hiriarte (Uztaritze, 1735eko abenduaren 12a - ibidem, 1799ko azaroaren 16a) lapurtar politikaria izan zen. Familia burges bateko semea Larresoroko apaizgaitegian egin zituen lehenengo ikasketak, eta Bordelen zuzenbideko ikasketak. Bordelen ezkondu, eta han geratu zen 1761. urtetik aurrera. Politikoki monarkikoa bazen ere erreformazale gisa agertu zen. Era berean ilustratua, razionalista eta Hargin beltz sutsua ere izan zen. Bere burua katolikotzat aurkezten zuen baina Biltzar Nazionalean gogor egin zuen erlijio-ordenak ezabatzearen alde.[1] Frantziako iraultzaren testuinguruan nabarmendu zen Garat, Euskal Herrirako eskumenak lortzeko ahaleginetan, bereziki. Garatarrak Uztaritzeko Mailia etxondoan bizi ziren, gero Garatenea deitua.[2]
Dominique Garat Hiriarte | |||||
---|---|---|---|---|---|
1796 - 1798
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Uztaritze, 1735eko abenduaren 12a | ||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Uztaritze, 1799ko azaroaren 16a (63 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Paris | ||||
Kidetza | Académie nationale des sciences, belles-lettres et arts de Bordeaux (en) |
Frantziako Iraultzan
aldatu1789an, erregeak Estatu Orokorrak deitu zituen (1614tik ez zen horrelakorik gertatu) eta Dominique Garat Lapurdiko Hirugarren Estatuko ordezkari aukeratu zuten, Joseph anaiarekin batera. Estatu Orokor haiek Batzar Konstituziogile bihurtu zirenean, Frantziako erregearekin egoera politiko berriaren zer-nolakoak eztabaidatu behar zituen batzordeko kide aukeratu zuten.
Lapurdiko Biltzarraren aldeko sutsua izaki, euskaldunek eskubidez eta ez pribilegioz zituzten erakundeak zaintzen saiatu zen, baina Frantziako Batzarrak 1789ko abuztuan, herrialdeen arteko bereizkuntza guztiak ezabatu zituen. Alferrik saiatu zen Dominique Garat Lapurdiko burujabetasunaren alde, orobat Frantzia departamenduetan banatzea erabaki zelarik, Ipar Euskal Herriko lurraldeak batera eta bereiz elkartzeko proposamena egin zuenean (1790; Ipar Euskal Herria Bearnoko lurraldearen mende geratu zen).
Uztaritzera erretiratu ondoren, biziki salatu zituen iraultzaile berriek Lapurdin egindako bidegabekeriak eta girondarra izaki, espetxean eduki zuten Robespierre hil zen arte. 1794ko lapurtarren deportazioaren inguruko erantzukizunak argitzeko batzordeko kide izan zen. Uztaritzeko auzapeza izan zen eta irakaskuntza elebiduna bultzatu zuen.
Errekonozimenduak
aldatu- Begoñan Txomin Garat izena duen kale bat dago, Zabalbide kaletik Gabriel Aresti kalera jaisten dena.[3]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Azurmendi, Joxe (2020): Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 226. or.
- ↑ Madariaga, Ainize. ««Gainbehera ekarri zuen iraultzak; izugarria izan da euskaldunendako»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-11).
- ↑ «Bilbao.eus, Kale-izendegia, Web-orriaren datuak» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-13).
Bibliografia
aldatu
- Goyhenetche, Manex. (1992). «DES FRERES GARAT A DOMINIQUE GARAT «LENGOIA BERRI BAT»» Cuadernos de Sección. Historia y Geografía (Eusko Ikaskuntza): 97-161. ISBN 0212-6397..
Ikus, gainera
aldatu- Étienne Polverel
- Nafarroa Behereko Gorteak
- Frantziako Iraultza
- Konbentzio Gerra
- Domingo Garat pastorala
- Lapurdiko deportazioa (1794)
- Lurbinttoko ohoinak
- Azken agurraren negarra
- Jacques Pinet
- Perkain pilotaria, Xan Inda
- Azantza pilotaria
- Azantza gazte pilotaria, Peio Sohrondo
- Jean Isidore Harizpe