Eduardo Pavlovsky (Buenos Aires, Argentina, 1933ko abenduaren 10a - Buenos Aires, Argentina, 2015eko urriaren 4a) argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista izan zen.

Eduardo Pavlovsky
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1933ko abenduaren 10a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2015eko urriaren 4a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikiatra, mediku idazlea, antzerkigilea, saiakeragilea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0667889 Allocine: 23691 Allmovie: p55551
Find a Grave: 153243850 Edit the value on Wikidata

Psikodramako antzerkigile nagusietako bat. Yenesi antzerki taldearen bidez, Ionesco, Pinter eta Beckett bezalako antzerkigileak ezagutarazi zituen Argentinan. Bere antzerki lanetako argudioa eduki sozial, politiko eta psikologikoz beterik dago. Pertsonaiak haiek berek ehundu duten armiarma sarean mugitzen dira, hiru eduki horiekin nahasturik. Argentinako diktadura militarraren garaian zentsura eta jazarpena pairatu zituen, eta zenbait urtean Espainian bizi izan zen erbesteraturik.

Argentinara itzuli zenetik haren ospea, antzezle eta antzerkigile gisa, alde guztietara hedatu zen. Obra nagusiak: Circus-loquio (1961-1970); Último match (1970, Azken match-a); La mueca (1971, Keinua); El señor Galíndez (1973, Galíndez jauna); Telarañas (1977, Amaraunak); Potestad (1985, Ahalmena); Pablo (1987).

Erreferentziak

aldatu