Filipo II.a (latinez: Marcus Julius Severus Philippus; 237Erroma, 249) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen.

Filipo II.a

Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotza237
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma249ko iraila (11/12 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaFilipo Arabiarra
AmaMarzia Otazilia Severa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Filipo Arabiarraren eta Marzia Otazilia Severaren semea izan zen. 244an zesar izendatu zuten bere aita enperadore bihurtu zenean. 247an kontsul izendatu zuten eta, ondoren, augusto eta koenperadore mailara igo zuten. Bi Filipoen gobernuan, Erromaren sorreraren milagarren urteurrena ospatu zen, eta jokoak eta ikuskizunak egin ziren.

Historialari batzuen arabera, Filipo eta bere aita 249an hil ziren guduan Dezioren eskuetan. Historialari modernoen arabera, Pretoriar Guardiak Filipo II.a hil zuen Erroman, Filipo Arabiarraren heriotzaren berri jasotzean.