Florencio Ansoleaga
Florencio Ansoleaga Elizondo (Iruñea, 1846ko urriaren 27a - ib., 1916ko abenduaren 21a) nafar arkitekto eta arkeologo bat izan zen.[1]
Florencio Ansoleaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1846ko urriaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1916ko abenduaren 21a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta arkeologoa |
Enplegatzailea(k) | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
Kidetza | Nafarroako Euskara Elkargoa San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
San Fernando Arte Ederretako akademiako kidea, Nafarroako monumentuen batzordeko lehendakariordea, Bartzelonako Elkarte Artistiko-arkeologikoko kidea eta Frantziako Arkeologi elkarteko kidea izan zen. Telesforo Aranzadirekin elkarlanean Exploración de cinco dólmenes de Aralar liburua idatzi zuen (1915); baita Nafarroako arte eta arkeologiari buruzko beste zenbait obra ere. Iruñeko udal-arkitektoa izan zen. Alde Zaharreko zenbait etxeren proiektuez arduratu zen. Nafarroako Euskara Elkargoaren sortzaileetariko bat izan zen (1878).[2]
Kaleak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Florencio Ansoleaga. Nafar Ospetsuak (Gaztelaniaz)
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Ansoleaga Elizondo, Florentzio. .
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |