Husky operazioa
Siziliaren inbasio aliatua, Husky Operazioa ere deitua, 1943ko uztailaren 9tik 10erako gauean hasi zen, eta abuztuaren 17an amaitu zen aliatuen garaipenarekin. Irlaren inbasioa operazio mixto handi bat izan zen, airez eta itsasoz hasi zena. Ondoren, sei asteko lurreko kanpaina bat egin zen eta Italiako kanpaina hasi zen.
Husky operazioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Mediterranear Frontea | |||
Operazioen mapa | |||
Data | 1943ko uztailaren 7-abuztuaren 17a | ||
Lekua | Sizilia | ||
Koordenatuak | 36°53′00″N 14°26′00″E / 36.883333°N 14.433333°E | ||
Emaitza | Aliatuen garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Husky izan zen ordura arteko Bigarren Mundu Gerrako operazio anfibiorik handiena, hondartzetan eta zabaleran lehorreratutako gizonei dagokienez. Estrategikoki, planifikatzaile aliatuek proposatutako helburuak lortu zituen Siziliako operazioak, Ardatzaren aireko eta itsasoko indarrak irlatik kanporatu baitzituzten. Era berean, Mediterraneoko ibilbideak garbitu zitzaizkien gudaroste aliatuei eta Mussolini atxilotu zuten Kontseilu Faxista Handiak eta Viktor Emanuel III.a erregeak. Modu honetan, Italiaren inbasio aliaturako bidea ireki zen.
Planifikazioa eta indarrak
aldatuSiziliaren inbasioa izan zen aliatuen operazio anfibio eta aerotransportaturik garrantzitsuena. Bertan, britainiar, kanadar eta estatubatuar indarrek parte hartu zuten, Italiako eta Alemaniako soldaduek ordezkatzen zituzten Ardatzeko indarrei irla kentzeko asmoz. Afrika Iparraldeko kanpainan garaipena lortu ondoren, aliatuek Sizilia inbaditzea erabaki zuten, Mediterraneo itsasoan nabigatzen zuten merkantzia-ontziei mehatxu italiar-alemaniarra kentzeko. Aliatuek, kolokan zegoen Benito Mussoliniren egoera politikoaz jabetuta, Siziliaren konkista burutu zuten, gobernuan zuen posizioa arriskuan jar zezakeela iragarrita. Sizilia inbaditzeko erabakia Estatu Batuetako jeneralek babestu zuten, baina gero Italiatik jarraitzeari uko egin zioten, baliabideak bigarren fronte batera desbideratuko zirela eta Frantzian hain espero zen lehorreratzea beste behin atzeratuko zela ziurtatzen baitzuten. Bestalde, Erresuma Batuko lehen ministroak, sir Winston Churchillek, Italian aurrera egitearen alde egin zuen, "Reicheko sabel leuna" zela esanez.
Italiako Pantelleria, Lampedusa, Linosa eta Lampione uharteak bereganatu ondoren, Aliatuak prest zeuden Husky operazioari ekiteko. Dwight Eisenhower jenerala izan zen operazioaren buru. Plan aliatuak bi gudaroste lehorreratzea eskatzen zuen Siziliako hegoaldean eta hego-ekialdean, Harold Alexander mariskalaren agindupean. Azken gudarosteak Sirakusa hartu eta gero Mesinara joan beharko zuen, Etna mendia inguratuz, etsaiaren ihesa Mesinako itsasartera bideratzeko. Hegoaldeko indarrak mendebalderantz egingo zukeen aurrera gero berriro ere itzultzeko, etsaien indarrak bi gudarosteen artean harrapatzeko asmoz.
Aukeratutako bi gudaroste aliatuak Estatu Batuetako zazpigarren armada eta britainiar zortzigarren armada izan ziren, George Patton eta Bernard Montgomery jeneralen agindupean, hurrenez hurren. Pattonen zazpigarren armadak Licata eta Gelaren artean lehorreratu behar zuen, eta Montgomeryren zortzigarren armadak, berriz, Siracusa probintzian. Bi armadek indar aerotransportatuak jaurtiko zituzkeen, eta lurreratze sakabanatuak eragingo zituzketen. Armada bakoitzak bi sekzio zituen agintepean, 11 dibisio osatuz, erreserbakoak barne, Afrikan zutelarik basea.
Benito Mussolinik Sizilia unitate italiarrek bakarrik defendatzea eskatu bazuen ere[1], XIV. Panzer gudarostea uhartean zegoen, Albert Kesselring jeneralaren agindupean. Italiako eta Alemaniako indarrak (teorian azken horiek) 6. Armadan bilduta zeuden, Alfredo Guzzoni jeneralaren agindupean, bi gorputzez osaturik. Hermann Göring dibisioa ere uhartean zegoen.
Lehorreratzea
aldatu1943ko uztailaren 10ean, bi armadak lehorreratu ziren. Aurreko gauean indar aerotransportatuak jaurti ziren uhartearen gainean, baina ohiz kanpoko haize bortitzek sakabanatu egin zituzten, eta hegazkin asko uretan erori ziren. Jaurtiketak egin eta hiru bat ordura, Licata Mollarella Poliscian lehorreratzen hasi ziren. Itsas gudaroste italiarrak lehorreratze-ontziei eraso egin zien, eta hainbat gerra eta garraio-ontzi hondoratu zituen, baina baja-kopuru bera jasan zuen. Ekialdean, indar britainiarrak Sirakusan sartu ziren erresistentzia handirik aurkitu gabe, eta estatubatuarrek alemaniar kontraerasoa jasan zuten arren, indar italiar gehienak ezustean harrapatu zituzten eta erretiratu egin ziren. Uztailaren 15erako, Pattonen indarrek frontearen lerroa Agrigentoraino zabaldu zuten, baina britainiarrek oposizio serioa aurkitu zuten Etnaren magalean, eta ez zuten lortu Mesinarainoko bidea irekitzea.
Alexander mariskalaren agindu nahasi eta kontraesankorrak zirela eta, Patton jeneralak bere gain hartu zuen operazioa, Palermorantz eraso arriskutsu bat egiteko asmoz, zeina uztailaren 22an konkistatu baitzuen. Alexanderren onespena lortu ondoren, Mesinarantz abiatu zen Patton, ziztu bizian, Montgomery baino lehen iristeko asmoz, bien artean lehia baitzegoen. Hala ere, Santa Stefana lerroan gelditu behar izan zuen uztailaren 23an. Uztailaren 24an, italiarren berehaleko porrota ikusita, Kontseilu Faxista Handiak mesfidantzazko botoa eman zuen Mussoliniren aurka eta hurrengo egunean atxilotua izan zen. Pietro Badogliok hartu zuen Mussoliniren lekua eta Italiak Alemania utziko ez zuela publikoki ziurtatu ondoren, aliatuekin bake-negoziazioak hasi zituen.
Uztailaren amaieran, Pattonek Santa Stefana lerroa hautsi zuen, baina aurrez-aurre jo zuen defentsa-lerro berri batekin: San Frantello lerroarekin. Abuztuaren 8an, 11n eta 15ean iparraldeko albotik hiru aldiz gainezka egin ondoren, Pattonek Mesinarantz egin zuen berriro, nahiz eta Alemaniako indar gehienek itsasartea zeharkatu eta Italiara ihes egitea lortu zuten.
Abuztuaren 17an, George Patton jeneralaren tropak Messinan sartu ziren, azken soldadu alemaniarra erretiratu eta ordu gutxira.
Ondorioak
aldatuOperazio arrakastatsua izan zen arren, kalkulatzen da Ardatzeko 1.000 bat soldaduk eta 10.000 ibilgailuk ihes egin zutela italiar penintsulara. Ontziteria eta aireko nagusitasun aliatua zela eta, ardatzaren garaipentzat jotzen da hainbeste soldaduk ihes egin izana.
Lehorreratze horrek zuzeneko eragina izan zuen ekialdeko fronte odoltsuan, naziak Zitadela operazioa egiten ari ziren tokian. Aliatuek Italia okupatu eta Balkanetara salto egingo ote zuten beldur, Hitlerrek "Zitadela" bertan behera uzteko agindu zuen, eta harrezkero, Alemaniak jarrera defentsibo bat hartu zuen Sobietar Batasunarekiko.
Bestelako iturriak
aldatuCall of Duty bidejoko entzutetsuaren "Call of Duty 2: the Big Red One" atalean, inbasio hori birsortzen da, non jokalariak amerikar soldadu baten larruan jokatzen duen inbasio horretan
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Jordan eta Weist., Atlas de la Segunda Guerra Mundial.. (2005). LIBSA, 89 or. ISBN 84-662-1226-4...