Larru-tripaki urdinska

Larru-tripaki urdinska (Hydnellum caeruleum edo Calodon caeruleum) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Larru-tripaki urdinska
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum caeruleum
P.Karst., 1879
BasionimoaHydnum caeruleum
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sukaldean erabiltzeko haragi gogorregia eta larrukara du.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa. Konoa alderantziz formakoa, ondoren laua eta, oro har, hondoratua, izurtua. Hasieran urdin iluna, ondoren zurixka, lehoi kolorez eta arre-gorrixkaz zikinduta. Gainazala fin-fin belusatua.

Orratzak: Meheak, dekurrenteak, zurbilak, ondoren arre-gorrixkak, punta urdinxkarekin.

Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.

Hanka: Erraboilduna, laburra, lodia. Hori-laranja kolorekoa.

Haragia: Zaila eta larrukara, goialdean urdin koloreko eremu zirkularrekin eta behealdean gorri-herdoil kolorekoekin.[2]

Etimologia: Caeruleum epitetoa latinetik dator, kolore urdina esan nahi duen "ceruleus" hitzetik. Karpoforoaren zeru-urdin koloreagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria, haragi gogorra eta larrukara du.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Hydnellum suaveolens delakoarekin, honek usain fuertea du, ia higuingarria, anisarena. Ebakitzean haragia urdindu egiten zaien beste espezie batzuk: Hydnellum compactum, espezieak lehoi koloreko oina du. Phellodon niger, perretxikoak kapela urdin-beltz kolorekoa du ertz zuriarekin. Hydnum amicum, gris-lila kolorekoa da eta itsabalki (Melilotus officinalis) landarearen usain fuertea du; herri medikuntzan erabiltzen den landare belarkara da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean koniferoen basoetako humusean. Espezie urria.[4]

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 603 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 423 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu