Morchella hortensis Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Morchella hortensis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaMorchellaceae
GeneroaMorchella
Espeziea Morchella hortensis
Boud., 1897
BasionimoaMorchella hortensis

Sinonimoa: Morchella tridentina

Deskribapena

aldatu

Kapela: Koniko samarra, 5 cm-ko altueratik gora izan dezake eta 3 eta 4 cm bitarteko zabalera oinarrian, bere kolorea marroi-grisaxka da, batzuetan purpura iluna ia beltza. Luzetarako saihetsek, albeoloekin zeharkatuta, guztiz estalita. Barnehutsa da eta erpina kamutsa du. Ez dago oinari lotuta oinarria , baizik pixka bat gorago, gona berezi moduko bat uzten duen zirrikitu bat eginez.

Himenioa: Genero honetako beste espezieek bezala, albeoloen barruan kokatzen da, kanpoko saihetsak antzuak direlarik.

Hanka: Zuria, barnehutsa eta zilindrikoa, leuna edo apur bat furfurazeoa.

Haragia: Elastiko samarra kapelan, zurtoinean hauskorra, usain eta zapore leunarekin.

Etimologia: Morchella terminoa “morchel” hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Tridentina epitetoa eskualdearen izenetik dator.

Jangarritasuna

aldatu

Bere generoko beste perretxikoak bezala, ezin hobea da, baina egosi ondoren, gordinik toxikoa baita.[2]

Nahasketa arriskua

aldatu

Morchella conica-ren oso antzekoa da, baita Morchella esculenta-rena ere, kapelaren eta hankaren arteko ebakiduragatik bereizten da.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian. Bere izenak dioen bezala baratzetan agertzen da, nahiz eta beste leku batzuetan ere agertu (hondakindegietan).

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Euskal Herria, Espainia, Frantzia, Alpeak, Danimarka, Suedia, Estonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 651 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. Morchella hortensis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu