Olloki

Esteribarko lekua, Nafarroa Garaia

Olloki[1][a] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

Olloki
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko Alde Zaharreko ikuspegia sarbidetik
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofiziala Olloki
Posta kodea31699
Herritarraollokitar
Geografia
Koordenatuak42°50′31″N 1°34′52″W / 42.841944444444°N 1.5811111111111°W / 42.841944444444; -1.5811111111111
Garaiera502 metro
Distantzia8,0 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.064 (2020)

2020 urtean 1064 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ollokitarrak dira.

Olloki toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Olloqui (1192)
  • Oylloqui (1266)
  • Oylloquy (1268)
  • Oloqui (1274)
  • Oyloqui (1279)
  • Holloqui (1280)
  • Oylloqui (1311)
  • Olloqui (1349)
  • Olloki (1989)

Ezaugarriak

aldatu

Armarria

aldatu

Ollokiko armarriak honako blasoi hau du:[3]

« Hondo hori batez eta aurrean hiru barra zuriz osatuta dago, zerrenda gorri batez inguratua, zortzi gurutze hori dituena, bat izkina bakoitzean eta albo bakoitzean »

Geografia

aldatu

Olloki Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Irotzeko estazioa da Ollokirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


      Datu klimatikoak (Irotz, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 22.0 26.0 30.0 38.0 41.0 42.0 42.0 38.0 33.0 24.0 20.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 10.1 13.8 15.6 19.9 24.4 27.6 27.8 24.0 18.6 12.3 9.0 17.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.4 5.4 8.4 10.2 14.0 17.9 20.5 20.5 17.2 13.2 8.2 5.2 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.8 3.0 4.7 8.2 11.4 13.5 13.1 10.4 7.8 4.1 1.3 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.9 -5.0 -3.0 -0.5 2.3 5.7 7.9 7.5 4.7 1.3 -2.6 -5.1 -5.9
Batez besteko prezipitazioa (mm) 90.1 76.0 74.3 92.5 73.9 51.7 35.1 32.3 59.6 84.0 107.4 98.5 875.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.3 42.0 59.5 40.0 42.0 38.0 50.0 84.0 69.0 59.0 64.0 50.0 84.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.0 10.9 10.4 12.8 11.3 7.0 4.3 5.7 7.7 10.9 12.3 12.7 117.9
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.5 1.5 1.1 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.5 1.5 6.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Auzoak

aldatu

Olloki lekuak Olloki herrigunearen eta Ollokilanda industrialdearen artean banatzen da.

Historia

aldatu

Antzinako erregeordetza lekua, 1280an urtean 34 soldata eta 6 kahitze 2 lapurreta eta garagar eta oloaren erdi zor zuena. Bere errentez gozatu zuen gero Jimeno Arnal Orotzekoak, enkantean jarri zituenak 1314n eta Pedro Ortiz Ardaitzekoa esleipendunak Iruñeko katedraleko kaperautza baterako eman zituenak 1315ean. Elizaren patronatua, auzotarrek herriko jaunari lagatakoa, gero 1424n Nafar Koroara igaro zen. Jerusalemgo San Joan Ospitalekoek XIII. mendetik izan zituzten lursailak.

1835-1845eko udal-erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatu zuten, etxeen txandaren bidez izendatzen zena (bost tresna eta bi hondatu 1802an; zazpi bizilagun 1847an). Azken egun horretan erretorea jaun eta jabe zen, nahiz eta beste iturri batzuetatik Olloki errege zela ondorioztatu daitekeen.

Demografia

aldatu

2020 urteko erroldaren arabera 1064 biztanle zituen Ollokik.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
20 17 14 21 30 25 71 324 444 518 595 695 784 803 872 935 942 988 996 1059 1064
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia

aldatu

Historikoki Ollokiko lekuaren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan den arren, 2000ko hamarkadan hasitako garapenaren ondorioz, kontzejuaren behealdean, hainbat enpresarentzako industrialdea eraiki da. 2005. urtean Nafarroako Cinfa laborategiak 47 000 metro karratuko eraikin berria eraikitzen hasi zen, industrialde hartan, lanak bi urte beranduago amaituz.

Herrian industrialde bat dago: Ollokilanda.

Garraioa

aldatu

Leku honetan Eskualdeko Hiri Garraioaren linea bakarra da:

Gainera, Autobuses Artieda autobus konpainiak Zabaldika Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

  • San Adriango jaiak, ekainaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

aldatu

Ollokitar ezagunak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /oʎóki/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Olloki - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Irotzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Olloki» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu