Pedrosa de Valdeporres
Burgosko herria
Pedrosa de Valdeporres Burgosko herri bat da, Valdeporres merindadea udalerriko gune nagusia da, bertan baitago udalerria. Burgos hiritik 90 kilometrora dago ipar aldera, Merindadeak izeneko zonaldean, Villarcayo-ko barruti judizialean. Gertu dago Aguilar de Campoo herria. 2008an 170 biztanle zituen, 80 gizonezko eta 90 emakumezko.[1]
Pedrosa de Valdeporres | |
---|---|
biztanle entitate bakarra | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Posta kodea | 09574 |
INEk ezarritako kodea | 09216000700 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 3°42′W / 43°N 3.7°W |
Altuera | 690 m |
Demografia |
Udalerriko alkate-auzoak
aldatuUdalerriak 14 alkate-auzo ditu:
- Ahedo de las Pueblas
- Brizuela
- Busnela
- Cidad de Valdeporres
- Dosante
- Leva
- Pedrosa de Valdeporres (burua)
- Puentedey
- Quintanabaldo
- Robredo de las Pueblas
- Rozas
- San Martín de las Ollas
- San Martín de Porres
- Santelices
- Villavés
Herritar ospetsuak
aldatu- Cayetano López López (1886-1970) albaitaria medikuntzako akademikoa, ikertzailea eta idazlea izan zen ( "albaitarien Ramón y Cajal" zela esaten zuten). San Martín de las Ollas herrikoa zen eta Pedrosan "La Engaña" etxea eraiki zuen (gaur egun landetxea da), académico de Medicina, investigador y escrito.
- Diego Alfredo Manrique (1950) Pedrosan jaio zen, musika-kritikaria Espainiako Radio Nazionalean Radio 3 emisoran aditua musika modernoan. El País egunkarian ere idazten du.
- Mari Luz Esteban Galarza (1959) gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Aditua da antropologia feministan, eta medikuntzako antropologian.
- Marisol Esteban Galarza (1959) ekonomiako katedratikoa da Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntzako kontseilariordea izan zen Patxi Lopez Lehendakaria izan zenean.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Pedrosa de Valdeporres | Merindad de Valdeporres» www.merindaddevaldeporres.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marisol Esteban, ex candidata a rectora de la UPV, será viceconsejera en Educación» El Correo 2009-05-05 (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Las Merindades