Robert Penn Warren
Robert Penn Warren (Guthrie, Kentucky, AEB, 1905eko apirilaren 24a - Stratton, Vermont, AEB, 1989ko irailaren 15a) Estatu Batuetako idazlea izan zen. Eleberriak, saiakerak eta olerkiak idatzi zituen.
Biografia
aldatuLehen lanak The fugitive aldizkarian eman zituen argitara. Bere lanetan hegoaldeko estatuetako balioen garrantzia azpimarratu zuen, eta dilema moralak azaldu zituen. Saiakerak -New criticism- joeraren aitzindari izan ziren, eta olerkietan, hasierakoetan batez ere, olerkari metafisikoen eragina agerian du. 1947ko Pulitzer saria irabazi zuen All the king´s men lanarekin. Lan nagusiak: Night Rider (1939), World Enough and Time (1950), Brother to dragons (1953), Incarnations (1968).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Penn Warren |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.