Roundcube IMAP protokoloan oinarritutako web posta bezeroa. Nagusiki Ajax teknologian oinarritzen da. Lehenengo bertsio egonkorra 2008. urtean abiatu zen.

 Roundcube
Jatorria
Sorrera-urtea2008
Argitaratze-data2008
Azken bertsioa1.6.9
Ezaugarriak
Hizkuntzaeleaniztuna
Programazio-lengoaiaPHP eta JavaScript
Irakur dezakavCard
Sistema eragileaPlataforma-anitz
Idatz dezakeEML (en) Itzuli eta vCard
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv3
Ekoizpena
GaratzaileaThomas Brüderli (en) Itzuli
roundcube.net
Iturri-kodeahttps://github.com/roundcube/roundcubemail

Roundcube PHPn idatzita dago eta LAMPen zein PHP onartzen duen beste sistemetan erabili daiteke. Web zerbitzariak IMAP protokoloa erabiltzen du mezuak jasotzeko eta SMTP mezuak bidaltzeko.

Roundcube software irekia eta librea da. GNU General Public Licence (GPL) terminoak onartzen ditu, gaiak eta pluginak izan ezik.

Ezaugarriak

aldatu
  • Edozein IMAPv4 zerbitzarira konektatzen da
  • 60 hizkuntza baino gehiagotan eskuragarri
  • MIME eta HTML mezuak onartzen ditu
  • Testu aberastuko HTML mezuak editatzen ditu eranskinekin
  • Bidaltzaile anitzen identitateak
  • Mezu harien zerrendatzea
  • IDNA onartzen du
  • vCard-en oinarritutako helbide liburua, taldeak onartzen dituena
  • LDAP direktorioen integrazioa helbide liburuentzat
  • Find-as-you-type helbide liburuaren integrazioa
  • Mezuen birbidalketa, eranskinekin
  • Cache erabilera mezuak azkarrago jasotzeko
  • Mezuen eta helbideen bilatzea
  • Zuzenketa ortografikoa (euskaraz)
  • Kanpoko SMTP zerbitzariak onartzen ditu
  • Partekatutako karpetak eta karpeta globalak onartzen ditu
  • IMAP karpeten kudeaketa
  • Gai pertsonalizatuen txantiloien sistema

Kanpo estekak

aldatu