Semiramis
Semiramis[1] (antzinako grezieraz: Σεμίραμις, armenieraz: Շամիրամ Shamiram) 42 urtetan zehar Asiria zaharreko erregina izan zen kondaira grekoen arabera. Babiloniako jauregiak, bertako lorategi eta beste hiri batzuk ezagunak eraiki zituela esan ohi da. Kondairak dio Egipto menderatu zuela eta uso itxuran igo zela zerura. Uste da Samuramat, Asiriako erregina historikoa izan zela egiazki Semiramis, eta hortaz bere senarra Shamshi-Adad V.a izan zela.
Semiramis | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | Sammu-ramat |
Ogibidea | monarka |
Familia | |
Ama | Derceto (en) |
Ezkontidea(k) | Ninus (en) |
Seme-alabak | Ninyas (en) |
Kondaira
aldatuHerodoto eta Diodoro Sikulok aipatzen dute antzinako autoreen artean. Batez ere Diodororen istorioa da gehien jarraitu dena.
Honen arabera, Derketo jainkosaren alaba zen, siriar gazte galai batez maiteminduta izan zuena. Baina Derketo lotsatu egin zen gizakiarekin izandako harremanez, eta basamortuan abandonatu zuen Semiramis. Desertuan uso batzuk elikatu zuten, mokoekin gazta zatiak eta esnea eramaten ziotelarik. Inguruetako artzainek, beren gazta nork kentzen zien kezkatuta, ikusi zuten usoek harekin haurra elikatzen zutela. eta horrela erreskatatu zuten eta Simas izeneko apaiz batengana eraman zuten. Honek jarri zion Semiramis izena, uso esan nahi omen zuenak siriar hizkuntzan (hala dio Diodorok).
Urte batzun buruan Ninus erregeak, Niniveren eta asiriar inperioaren fundatzaile mitikoak basarmotuko herriak gainikustera bidali zuen bere ofizial zerbitzari bat, Onnes (Oanes edo Menones ere bai) izenekoa, zeinak Semiramis nerabe ederra aurkitu zuen basamortuko artzainen artean, eta hartaz maitemindurik, emaztetzat hartu zuen. Onnes itzuli zen Semiramisekin Ninus erregearen gortera eta handik gutxira, gerra sortu zen, asiriarrek Baktra setiatu zutelarik. Setio hartan Semiramisek berak parte hartu zuen, eta Baktrako defentsek ahultasuna non zuten adierazi zuen, garaipena asiriarrei emanez. Ninus erregeak, miretsirik edo, agindu zion Onnesi emaztea transferitzeko: Onnes suizidatu egin zen, eta Semiramis Asiriako erregina bihurtu horrela.
Ninus erregearengandik seme bat izan zuen, Ninyas, eta erregea hiltzean inperioaren agintea lortu zuen. Ktesias greziarraren bertsioaren arabera, Semiramisek 5 egunez agintea bere kasa kudeatzeko baimena eskatu zion Ninus erregeari, eta tarte horretan bere aginduz hilez bihurtu zen subirau bakarra. Aginte mitiko honetan, Asiriaren mugak eta konkistak ustez Etiopia eta Indiaraino iritsi ziren, eta hiriburu berri bat aukeratu zuen Eufrates ibaiaren ondoan, Babilonia. Hiri hau jauregi eta lorategi ikusgarriz apaindu zuen, eta komkista gehigarriak hiri honetako agintetik abiatuz, Babiloniar inperioa fundatu zuela ere esaten du mitoak bertsio batzuetan.
Mitoaren beste bertsio batzuetan senar erregeari Nimrod deritzo eta semeari Tammuz, zeina abenduaren 25ean jaio omen zen. Semiramisek agindutako gurtze erlijioso berri baten arabera, Tammuz Eguzkiaren jainko bezala gurtu beharra zegoen, eta bera, Semiramis, jainko baten ama zen hisa, baita Zeruko Errregina gisa. Mito honen aldaera batzuek oihartzuna dute Biblian eta ondoriozko tradizio judeokristauetan.[2]
Sammuramat historikoa
aldatuSeguruenik Semiramis mitikoaren eredu erreala Sammuramat erregina asiriarra da.[3] Honek Shamshi-Adad V.a erregearen emazte nagusi gisa hasi zuen karrera (k.a. 824–811), eta Sammuramatek ezohiko posizio nabarmena lortu zuen Adadad-nirari III (r. 811–783 BC) semearen erreinuan.
Argi dago Ekialde Hurbileko emakume boteretsuenetako bat izan zela; senarra hil ondoren erregina izan den asiriar ezagun bakarra da, eta kanpaina militarrean parte hartu duen eta agian zuzendu duen antzinako emakume asiriar bakarra ere bada.
Bereziki Adadad-nirari semearen agintepean, haren papera oso nabarmena zen garai hartako emakume batentzat. Pazarcik estelan irakur daitekeenez semeari lagundu zion Siriako Kummuh aramear hiriaren aurkako kanpaina batean, eta idazkiek berari eta Adadad-nirariri, biei ala biei, egiten diete aitortza inperioaren mugak norabide guztietara zabaltzeagatik. Inskripzio batzuetan, erregeari ez ezik (ohitura zen bezala), Sammuramati ere eskaini zioten laudorioa tokiko gobernadoreek. Horrek guztiak iradokitzen du Sammuramat bere garaiko pertsonaia ezagunenetako bat izan zela.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 3 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Alvarado, Fernando E.. (2018-12-21). «Nimrod, Semíramis, Tamuz y la Navidad» Pensamiento Pentecostal Arminiano (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ (Ingelesez) ztevetevans. (2021-09-29). «Influential Women: Sammuramat to Semiramis – From History to Myth» Under the influence! (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
- ↑ Melville 2004, 53 orr. .