Taff ibaia
Taff ibaia edo Taf ibaia (galesez: Afon Taf; ingelesez: River Taff) Galesko ibai bat da. Iturburua Brecon Beacons mendietan du, Taf Fechan (Taff Txikia) eta Taf Fawr (Taff Handia) erreken elkartzetik. Merthyr Tudful eta Rhondda Cynon Taf lurraldeak eta Cardiff hiriburua zeharkatu ondoren (Millennium Stadium errugbi estadioaren albotik), urak Cardiffko badian, Bristolgo kanalean isurtzen ditu.
Taff ibaia Afon Taf (cy), River Taff (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 64 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°28′00″N 3°11′00″W / 51.4667°N 3.1833°W |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 526 km² |
Iturburua | Brecon Beacons |
Bokalea () | Severn ibaia |
Haren ibarrak Taff Harana (Taff Vale) deritzona osatzen du. Haren uretan izokin, amurrain eta aingira ugari daude.
Ezizena
aldatuErresuma Batuako eta bereziki Galesko Taffy ezizen aski ezagunak jatorria ibai horretan du. Taffy Haraneko jendea deitzeko erabiltzen da, eta maiz Galestik kanpo baita Carddiff hirikoak nahiz galestar guztiak ere edonongoak direla ere. Oxford English Dictionary hiztegiaren arabera "ingelesezko "Davy" edota "David" gizonezko izenaren galeserazko ahoskera eta "Dafydd" izenetik eratorria" omen da. Batzuetan "The Taffs" ("Taffiak") laburdura ere erabiltzen da.