👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
744.831.142
🔎
Azalera
10.186.000 km²
🌄
Altuera
📷
Argazkiak
ikusi
Europa, lurbira globoan.

Europa Lur planetako bost kontinenteetako bat dela esaten da ohituragatik eta arrazoi historikoengatik; baina, egiatan, Eurasia izeneko lur-eremu handiko zati bat besterik ez da, haren bostena besterik ez, gainera.

Historikoki Europa deitzen den kontinentea munduko bost kontinenteetatik bigarren txikiena da (Ozeania da txikiena). 11,1 milioi km² ditu; alegia, Lur planetaren azaleraren % 2, munduko lur lehorraren % 6,8 besterik ez da.

Ipar Hemisferioaren sortaldeko erdialdean da. Mugakide ditu, iparrean, Ozeano Artikoa; hegoan, Mediterraneo itsasoa; mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, eta, ekialdean, beste kontinente bat: Asia. Bi kontinenteen arteko mugan, Ural mendiak, Ural ibaia, Kaspiar itsasoa eta Karpato mendiak.

Azaleraz zein biztanleriaz, Errusia da Europako naziorik handiena; txikiena, berriz, Vatikanoa. Laugarren kontinenterik jendetsuena da Europa; Asia da lehena, Afrika bigarrena, eta Amerika hirugarrena. Munduko populazioaren % 11 bizi da Europan, gutxi gorabehera: 735 milioi bat pertsona.

Mundu Zaharra osatzen zuten Afrikak, Asiak eta Europak Kristobal Kolon Amerikara joan aurretik, harrezkero Mundu Berria izenaz bataiatu zutelako Amerika.


Zer jakin nahi duzu?

Geografia eta klima

aldatu

Europako banaketa geografikoa

aldatu

Egitura politikoa

aldatu