Deskribapena
aldatuHainbat arraza daude eta bakoitzak luzera, zabalera eta pisu desberdina dute. Lau hankako animaliak dira eta kolorez arrosak. Mutur luzekoak dira eta bi belarri handi dituzte.
Ezaugarriak
aldatuTxerriak orojaleak dira, beraz elikatzeko errazak. Baserri askotan sukaldeko soberakinak beren elikaduraren parte dira eta askatasunean beren kumeak jatera iritsi daitezke. Txerriak goi-guruina ez duten ugaztun bakarrak dira horregatik bustitzen dira sarritan, bereziki klima beroetan. Pertsona zikinei "txerri" deitzen zaie irain gisa.
Txerri arraza Euskal Herrian
aldatuEuskal Herrian bertako hiru txerri arraza ezagunak izan dira garai historikoetan, haietatik euskal txerria arrazak irauten du gaur egun eta Gasteizko muturmotz txerria zein Baztango txerria desagertu ziren joan den mendean.
Txerri hilketa Euskal Herrian
aldatuTxerria hiltzeari txerriboda deritzo. Gaur egun leku gutxitan egiten da, gehienetan erakustaldietan edota familia biltzen denean egiten da. Negurako baserriko biltegia haragiz betetzeko egiten zen. Txerria hil ondoren, normalean txerria hiltzen laguntzen zutenekin otordu handi bat egiten zen.
Izena beste hizkuntzetan
aldatu- Gazteleraz: Cerdo
- Ingelesez: Pig
- Frantsesez: Porc