Urrezko Atea (Jerusalem)
Urrezko Atea (שער הרחמים Jerusalemgo Hiri Zaharrerako portale zaharrena da: VII. edo VIII. mendean, Omeiatar Kalifa-herriaren garaian eraiki zen.[1] Errukiaren Atea edo Betiereko Bizitzaren Atea izenekin ere esaten zaio. Ekialdeko harresiaren erdian dago atea, eta ekialdetik Tenpluaren Mendira zuzenean sartzeko aukera ematen zuen bakarra zen. Bibliaren garaian, kokaleku berean edo oso hurbil zegoen aurreko ate bat, Susako Atea izena zuen; hori erritu-helburuetarako erabiltzen zen.[2]
Urrezko Atea (Jerusalem) | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea Gates of Al-Aqsa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′44″N 35°14′13″E / 31.778888888889°N 35.236944444444°E |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mercy of God in Islam (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Dimentsioak | 11,5 () m |
Atea 1541etik itxita dago Suleiman I.aren aginduz. Arrazoia hau zen: tradizio juduaren arabera, Mesiasek hirian sartzeko erabiliko zuena delako. Atea ixtearekin Suleimanek gertaera hori sahiestu nahi zuen.[3]
Ebanjelio apokrifoen arabera, Urrezko Atearen aurrean Ama Birjinaren gurasoak, Ana eta Joaquín, aitatasunaren berri izatean elkar besarkatu ziren. Gertaera hori margolari desberdinek erakutsi zuten haien lanetan, besteak beste, Giotto eta Albrecht Dürer.
Iruditegia
aldatu-
Urrezko Atea Tenpluaren Mendiaren barrutik, XIX. mendean.
-
Urrezko Atea 1920. hamarkadan.
-
Urrezko Atea Tenpluaren Mendiaren barrutik.
-
Giottoren San Joakinen kondaira, topaketa Urrezko Atean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eliyahu Wager (1988). Illustrated guide to Jerusalem. Jerusalem. The Jerusalem Publishing House. 32.or.
- ↑ https://www.sfarad.es/la-puerta-de-la-misericordia/
- ↑ https://www.gotquestions.org/Espanol/puerta-oriental-jerusalen.html