William McMahon
Sir William McMahon GCMG, CH (Sydney, 1908ko otsailaren 23a – ibidem, 1988ko martxoaren 31) Australiako 20. lehen ministroa izan zen 1971 eta 1972 bitartean. Ekonomia ikasi zuen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen. 1949an aukeratu zuten lehen aldiz parlamentuko kidea. Robert Menziesek 1951n izendatu zuen ministro eta 1996ra arte hainbat ministerio izan zituen. Harold Holt eta John Gortonen gobernuetan ere ministro izan zen. 1971n Alderdi Liberaleko buruzagi bihurtu zen eta Gorton lehen ministroaren dimisioa behartu zuen. Lehen ministro izan zen hogei hilabete, Gough Whitlamek 1972ko hauteskundeetan garaitu baitzuen. Diputatu izaten jarraitu zuen 1982ra.
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |