Edukira joan

Hou Bo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hou Bo

Bizitza
JaiotzaXia County (en) Itzuli1924ko irailaren 17a
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzamandarin txinera
HeriotzaPekin2017ko azaroaren 26a (93 urte)
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txinako Alderdi Komunista

Hou Bo (txineraz: 侯波; Shanxi, 1924ko irailaren 17aPekin, 2017ko azaroaren 26a) txinatar argazkilaria izan zen, Mao Zedongen argazkilari ofiziala, Xu Xiaobing senarrarekin batera (徐肖冰).[1][2]

Umezurtz geratu zen oso gazte. Bere aita langilea nagusiak hil zuen, ez ordaintzearren; amak denbora gutxian iraun zion bizirik. Hamalau urte zituela, Hou Txinako Alderdi Komunistan afiliatu zen eta zazpi urtez Yan'anen bizi izan zen, Martxa Luzea amaitu zen tokian. 1942an Xurekin ezkondu zen kobazulo batean, hamar lagun ingururen konpainian. Hou izan zen, bere lehen lan ofizial bezala, Txinako Herri Errepublikaren fundazioaren argazki erreportajea egin zuena 1949ko urriaren 1ean, Pekingo Tian'anmen plazan.[3]

1949 eta 1961 artean Zhongnanhain lan egin zuen alderdiko liderren argazkilari ofizial gisa. Bere argazki lanean Mao Zedong-en irudia goresten eta bere izaeraren gurtza sustatzen saiatu zen. Hala ere, Txinako Iraultza Kulturalean Jiang Qing-ek salatu egin zuen iraultzaren aurkakoa zela leporatuz eta kargu guztietatik baztertu zuten.[4]

1986az geroztik, senarrarekin erakusketak egin zituen herrialde osoan, baita Taiwanen ere. Bere argazki historikoak Japonian, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Herbehereetan erakusteko gonbidapenak ere jaso zituen.[3]

Xu senarra 2009ko urrian hil zenetik, 93 urte zituela, Pekinen bizi izan zen semearekin eta errainarekin, hil zen arte.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]