Zuberoa: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
42. lerroa:
{{sakontzeko|Zuberoako historia}}
=== Historiaurrea ===
[[Goi Paleolitoa|Goi Paleolitokoak]] (K. a. 25000-K. a. 9000) dira Zuberoako lurretan aurkitu diren giza aztarna zaharrenak. [[Etxeberriko Karbia]] eta [[Sasixiloaga]], [[Altzürükü]]n biak, eta [[Gatzarria]] ([[Gamere-Zihiga]]) dira [[Paleolito]]ko zuberotar [[arkeologia aztarnategi|aztarnategi]] garrantzitsuenak. [[Labar artea|Haitzuloetako pintura]] ikusgarriak daude Etxeberriko Karbian.
[[Mesolito]]ko eta [[Neolito]]ko arrastoak aurkitu dira, halaber; [[Basabürüa]]n, bereziki. Neolitoko eta metalen aroetako [[hileta-monumentu]]en artean, ugari dira [[tumulu]]ak; gutxi, ordea, [[harrespil]]ak, [[trikuharri]]ak eta [[trikuharri|jentilarriak]]. [[Burdin Aro]]ko aztarnategi aipagarri bat bada [[Larraine]]n. Basabürüan ugari dira, halaber, K. a. V. mendetik aurrerako [[gotorleku]]ak. Horietako baten gainean eraiki zen [[Mauleko gaztelua]]. Erromatar historialarien arabera ([[Julio Zesar]]), ''sibusate'' (beste batzuen arabera, [[Plinio Zaharra]]rengandik hasita, ''sibyllate'' edo ''sibulate'' zuten izena) izeneko herria bizi zen egungo Zuberoako lurretan K. a. I. mendean. Leinu euskalduna zen hura, tarbellien leinu berekoa.
=== Erromatarrak Zuberoan ===
109. lerroa:
1555ean, [[Joana III.a Nafarroakoa|Joana Albretekoa]] [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoko]] erregina eta [[Bearnoko bizkonderria|Bearnoko bizkonde]] egin zuten; Zuberoa, beraz, haren lurraldeen artean geratu zen. [[Higanot]]en aldeko hautua egin zuen erreginak, eta era guztietako bitartekoak erabili zituen bere mendeko herritarrek ere beste horrenbeste egin zezaten. [[Bearno]]n nolabaiteko arrakasta izan zuen arren, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa Behereko]] eta Zuberoako jende gehienak fede [[katolizismo|katolikoari]] eutsi zion. Handiki eta nobleen artean, ordea, askok hartu zuten [[Joan Kalbin|Kalbinoren]] bidea. Horretaz gainera, katolikoak [[Lukuze]]ko etxe beaumontarraren ingurura bildu ziren, eta protestanteak agaramontarren aldera, eta, horrenbestez, berriro piztu ziren oraindik guztiz itzali gabeak ziren XV. mendeko [[ahaide nagusiak|ahaide nagusien]] arteko liskarrak. Zuberoako jaun noble asko bihurtu zen [[erreforma protestantea|protestante]] (Ezponda, Bela, Zalgiz eta beste asko); herrietan, berriz, garrantzikoak izan ziren Sohüta, Ezpeize, Muntori eta Zalgizeko talde protestanteak. Mauleko Maitia familia aberatsa nabarmendu zen katolikoen aldekoen artean, Atharratze-Lukuzeko etxearekin batean.
1566an Joana Albretekoak gurtza katolikoa debekatu zuen, eta zuberotar katolikoek Bearnora eta Nafarroa Beherera jo zuten. Zuberotarrak Joana Albretekoak ezarri nahi zuen protestantismoaren
1620an Nafarroako eta Bearnoko Gorteak [[Paueko Nafarroako Legebiltzarra|Paueko Parlamentura]] bildu ziren, eta [[Paueko ediktua|haren mendeko ezarri zuten]], halaber, Zuberoako [[Zuberoako Gorteak|Lextarreko Gortea]]. Protesta egin zuten zuberotar ordezkariek, [[Jakes Bela]], [[Arnaut Oihenart]] eta [[Gabriel Etxart]] buru, eta 1626an [[Bordeleko parlamentua|Bordeleko Parlamentuaren]] barrutian geratu zen [[Zuberoako Gortea]]. XVII. mende hartan, ordea, asko ahuldu zen Zuberoako erakundeen nortasuna, eta gehiegikeria handiak egin ziren herri-lurren alorrean, Frantziako erregearen eta jaun aberatsen probetxurako.
134. lerroa:
== Azpibanaketak ==
=== Eskualdeak ===
[[Fitxategi:ZuberoaUdalerriak.png|eskuinera|250px|thumb|Zuberoko udalerriak eta eskualdeak:
{{Sakontzeko|Zuberoako eskualdeak|}}
143 ⟶ 140 lerroa:
Zuberoak hiru eskualde hauek ditu, tradizioz:
* [[Pettarra]] (''Behe Zuberoa'' edo ''Barhoa'' izenez ere ezaguna), iparraldean.
* [[Arbaila]], erdialdean. Bi alde ditu: [[Arbaila Handia]] eta [[Arbaila Txipia]].
* [[Basabürüa]] (''Goi Zuberoa'' izenaz ere ezaguna), hegoaldean. Bi alde ditu: [[Ibarresküin]] ([[Ühaitza|Ühaitz]] ibaiaren goi-arroko ezkerraldean) eta [[Ibarrezker]] (ibai horren eskuinaldean).
154 ⟶ 151 lerroa:
Horrenbestez, Zuberoak 43 udalerri ditu, eta jendetsuenak hauek dira (1999ko biztanle-kopuruak):<ref name=Davant2000/>
# [[Maule-Lextarre]] (3.347 biztanle)
# [[Sohüta]] (1.104 biztanle)
# [[Barkoxe]] (774 biztanle)
# [[Bildoze-Onizepea]] (743 biztanle)
# [[Atharratze]] (590 biztanle).
198 ⟶ 195 lerroa:
* [[Bernard Goienetxe]] —ezagunagoa ''Matalas'' goitizenaz— (? - 1661), zuberotarren altxamendu baten buru izandako apaiza.
* [[Pierre Topet]] —ezagunagoa ''Etxahun'' goitizenaz— (1786 - 1862), euskal olerkaria.
* [[Agosti Xaho]] (1811
* [[Pierre Lhande]] (1877
* [[Pierre Bordazarre]] —ezagunagoa ''Etxahun-Iruri'' goitizenaz— (1908-1979), euskal idazlea, pastoralgilea eta artzaina.
* [[Junes Casenave|Junes Casenave-Harigile]] (1924-), apeza, idazlea eta euskaltzain urgazlea.
|