1848ko Hungariako Iraultza

1848ko Hungariako Iraultza 1848an Europan gertatu ziren iraultzetako bat izan zen. Hungariako Erresuman, ordea, iraultza Austriar Inperiotik independentzia lortzeko gerra bilakatu zen. 1848ko apirilean, Lajos Kossuth buruzagi nazionalistak Hungariaren independentzia aldarrikatu zuen[1], baina 1849an austriar gudarosteak mugimendu iraultzaile hori gogor zapaldu zuen. Iraultza azpiratu eta gero, Frantzisko Josef enperadore berriak errejimen neoabsolutista ezarri zuen berriro, hiru euskarriren gainean: aristokraziaren aginpidea, armada eta polizia sistema[2].

Sándor Petőfi, Iraultzaren eragile izan zen Nemzeti dal olerkia errezitatzen, 1848ko martxoaren 15ean. Mihály Zichyren margolana

Erreferentziak

aldatu
  1. 1848ko iraultzak. hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2015-12-28).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.