1923ko Kontxako Bandera

1923ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 5
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1923ko irailaren 16a
Amaiera 1923ko irailaren 23a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Orio
Txapeldunordea Euskal Herria Donostia
1922
1924

1923ko Kontxako Bandera (Banderaren 31. ekitaldia) urte honetako irailaren 16 eta 23an jokatu zen, eta Oriok bere 6. Kontxako Bandera eskuratu zuen[1]. Banderaz gain 12.250 pezetatako saria eskuratu zuen.

Kontakizuna

aldatu

Bost traineruk hartu zuten parte, lau gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Orio izan zen nagusi igande bietan hala ere Donostiak lanak eman zizkion. Lehenengo jardunaldia oso estua izan zen eta lehen bien artean segundu bakarra izan zen. Bigarren igandean aldiz zortzi segunduko tartea egon zen[1]. Kontsolazio txanda bat izan zen eta bertan sanjuandarrak Getariari nagusitu zitzaizkien. Aipagarria da San Juanen denbora, izan ere sailkapenerako kontatu ez arren Oriorena baino hobea izan zen eta ez hori bakarrik, urte luzeetan gainditu gabeko errekorra izan zen.[2]

Bitxikeriak: Lehen aldiz tripulazioaren argazkia eskatu zen izen emateko orriarekin batera, aurreko urtean gertatu ziren iruzurrak saihesteko. Orioren San Nikolas traineruak 370 Kg-tako pisua zeukan, gaur egun erabiltzen direnen bikoitza ia.

Parte-hartzaileak

aldatu
Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
  Bermeo
  Donostia
  Getaria
  Orio
  San Juan
Josetxu
Donostiarra
Getariarra
San Nikolas
San Juan
Balentin Laguno
Soterotxo
Bartolome Uranga
Antonio Maria Uranga
Francisco Laboa "Matxet"

Emaitzak

aldatu
Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Orio 19:43:0/5 19:20:3/5 39:03:3/5
-
2 Donostia 19:44:1/5 19:28:2/5 39:12:3/5 + 0:09:0/5
3 San Juan 19:53:1/5 19:17:0/5 (R)
-
-
4 Getaria 20:00:4/5 20:05:1/5
-
-
5 Bermeo 20:31:1/5
-
-
-
  • (R) Errekorra.

Tripulazio irabazlea

aldatu
  • Orio
    • Patroia: Antonio Maria Uranga
    • Arraunlariak: Jose Mari Murgiondo, Ramon Solabarrieta, Inazio Manterola, Eugenio Genova, Lorentzo Alkorta, Bernardo Otegi, Jose Mari Sarasua, Eusebio Solabarrieta, Domingo Mitxelena, Jose Mari Urdangarin, Antonio Urdangarin, Anbrosio Uranga eta Jose Genova.


Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Orain 100 urte, 1923an, Kontxan irabazitako bandera -» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).
  2. «LIZARRAGA ARANA, Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-25).

Kanpo estekak

aldatu