1971ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 8 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1971ko irailaren 5a |
Amaiera | 1971ko irailaren 12a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Orio |
Txapeldunordea | Lasarte-Michelin |
← 1970
|
1972 →
|
1971ko Kontxako Bandera (Banderaren 76. ekitaldia, garai hartan 69. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 5 eta 12an jokatu zen, eta Oriok bere 21. Kontxako Bandera eskuratu zuen, bigarrena jarraian[1].
Kontakizuna
aldatuGaraipen erraza lortu zuen Oriok bigarren izan zen Lasarte-Michelini 37 segundoko aldea atera baitzion sailkapen orokorrean eta hirugarren gelditu zen San Pedrok minutu eta erdi galdu zuen. Bigarren igandean itsaso oso txarra izan zen eta denbora ikaragarriak markatu zituzten traineruek. Zuberoak esate baterako 29 minutu behar izan zituen ibilbidea burutzeko eta bi jardunaldietako denborak batuta 53 minututik gora egin zuen, Oriok baino 7:23 gehiago.
Aurreko urtean bezala traineru gipuzkoarrek bakarrik hartu ahal izan zuten parte Kontxako Banderan, izan ere zortzi traineru bai baitzeuden Gipuzkoan. Horrela beraz, aspaldiko partez bi traineru donostiar aritu ziren lehian, bata Donostia eta bestea debutaria zen Arraun Lagunak, aulki mugikorrean ari zen arraunlariez osaturikoa. Traineru debutari bat ere izan zen, Hernani.
Parte-hartzaileak
aldatuTalde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Arraun Lagunak Donostia Hernani Hondarribia Lasarte-Michelin Orio San Pedro Zuberoa |
? ? ? Ama Guadalupekoa Lasarte ? ? ? |
Bizente Elizondo "Bixentiko" Jose Urdanbide "Gorrión" Pedro Inda Isidoro Agirre Antonio Oliden Juan Lizarralde "Altxerri" Jose Luis Iriondo Jose Agirre |
Emaitzak
aldatuBehin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Orio | 21:43:0/5 | 24:05:0/5 | 45:48:0/5 | |
2 | Lasarte-Michelin | 22:03:3/5 | 24:21:2/5 | 46:25:0/5 | + 0:37:0/5 |
3 | San Pedro | 22:23:3/5 | 24:58:0/5 | 47:21:3/5 | + 1:33:3/5 |
4 | Donostia | 22:32:2/5 | 24:53:4/5 | 47:26:1/5 | + 1:38:1/5 |
5 | Arraun Lagunak | 22:49:1/5 | 25:26:0/5 | 48:15:1/5 | + 2:27:1/5 |
6 | Hondarribia | 22:44:2/5 | 26:16:2/5 | 49:00:4/5 | + 3:12:4/5 |
7 | Hernani | 23:31:0/5 | 27:12:0/5 | 50:43:0/5 | + 3:55:0/5 |
8 | Zuberoa | 24:11:4/5 | 29:00:2/5 | 53:11:1/5 | + 7:23:1/5 |
Tripulazio irabazlea
aldatu- Orio Arraunketa Elkartea
- Patroia: Juan Lizarralde "Altxerri"
- Arraunlariak: Nikasio Uranga, Agustin Irastorza, Jose Luis Korta, Jesus Mari Perona, Juan Atxaga, Juan Angrel Lekuona, Jose Zumeta, J.M. Gozategi, Jose Migel Bereziartua, Jose Ramon Lizarralde, Jesus Mari Agote, Jose Inazio Perona eta Patxi Sarasua.
Bideoa
aldatu- (Gaztelaniaz) 1971ko Kontxako Bandera (NO-DO). Mirotzak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 1971ko Banderako irudiak NO-DOko dokumental batean (02:31 minututik aurrera)