2017ko Portugalgo suteak
2017ko Portugalgo suteak Portugalgo erdialdean 2017ko ekainaren 17 eta 18 artean[1] piztu ziren hainbat sute izan ziren, 64 hildako eta 204 zauritu eragin zituztenak. Hildako gehienak Pedrógão Granden (Leiria) suertatu ziren, herria uzten ari ziren hainbat ebakuatu euren ibilgailuetan erre zirenean.
2017ko Portugalgo suteak | |
---|---|
Mota | hondamen natural Baso-sute |
Honen parte da | 2017 wildfire season (en) |
Denbora-tarte | 2017ko ekainaren 17a - 2017ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Portugal |
Kausa | dry thunderstorm (en) (2017ko ekainaren 18a) |
Pertsona hilak | 389 |
Pertsona zaurituak | 60 |
Komunikabide | |
Portugalgo gobernuak 1.700 suhiltzaile bidali zituen herrialde osotik egoera kontrolatzera eta António Costa Lehen Ministroak hiru dolu egin nazional deitu zituen. Herrialdeak historian pairatutako hondamendirik handienetakotzat jo dute adituek[2]. 64 deaths and 204 injured people
Beroaldi handiak (40 °C inguruko tenperaturekin) eta lurraren lehorteak eragile nagusiak izan ziren hondamendia eragiteko.
Abuztuko jarraipena
aldatuAbuztuaren erdialdean suteek berriro jo zuten herrialdea, beroaldiek sustatuta. Abuztuaren 12an 268 suteak erregistratu ziren, 2017ko markarik okerrena, eta 6.500 suhiltzaile lanean ipini behar izan zituzten. Sintra, Loures, Vila Franca de Xira eta Castelo Branco izan ziren zonalderik kaltetuenak.
Guztira, 140.000 hektarea baino gehiago erre dira 2017ko udan Portugalen, aurreko 10 urteetan jasotako datuen batez bestekoa baino 3 aldiz gehiago, Europar Batasuneko informazioaren arabera. [3]
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ "Gutxienez 62 lagun hil eta 59 zauritu dira Portugalen, sute batean" (Berria, 2017/06/18).
- ↑ CNN, Julia Jones, Nicole Chavez and Chandrika Narayan. Portugal wildfire: 62 killed, victims burned in cars as they fled. (Noiz kontsultatua: 2017-06-22).
- ↑ "Portugal asks for help from Europe to fight fires" (Reuters).