Abaltzisketa
Abaltzisketa[4] (ⓘ) Gipuzkoako hego-ekialdeko udalerri bat da, Tolosaldekoa. 11,18 kilometro koadro ditu, eta 318 biztanle zituen 2020an. Donostiatik 39 kilometro hegoaldera dago, eta Tolosatik 14 kilometro hegoaldera.
Abaltzisketa | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Abaltzisketako kaskoa; atzean, Larrunarri (Txindoki izenaz ere ezaguna). | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Tolosaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Abaltzisketa | ||||||||||
Alkatea | Jon Zubizarreta Aldaya (en) | ||||||||||
Posta kodea | 20269 | ||||||||||
INE kodea | 20001 | ||||||||||
Herritarra | abaltzisketar | ||||||||||
Ezizena | txalburuak | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′52″N 2°06′19″W / 43.0478°N 2.1052°W | ||||||||||
Azalera | 11,18 km² | ||||||||||
Garaiera | 370 m | ||||||||||
Distantzia | 39 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 326 (2023) 17 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,29 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 17,44 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,67 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 15,38 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 72,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 19,05 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 6,91 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 93,66 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 84,2 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 89.74 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 | ||||||||||
Webgunea | http://www.abaltzisketa.net |
Izena
aldatuAbaltzis- zatia ez dago garbi nondik datorren; Mitxelenak Apellidos vascos liburuan dioenez, baliteke abaritz izenaren eratorria izatea, baina ziurtasunik gabe adierazten du hori.[5] Amaierako -keta, berriz, leku ugaritasunezko -eta atzizkiaren txistukari ondoko aldaera da, ondoko Amezketa herriaren izenean ageri den bera.[6]
Geografia
aldatuAbaltzisketa Larrunarri (Txindoki izenaz ere ezaguna, 1.346 metro) mendiaren ipar magalean kokatuta dago, Aralar mendilerroan, itsas mailatik 370 metro gorago. Errepidez, herrira iristeko bideak hiru dira: Orendaindik zehar, Amezketatik zehar edota Zaldibiatik zehar.
Aralarko natura parkearen parte dira Abaltzisketako udalerriaren zati bat; hegoaldeko lurrak, hain zuzen ere.
Mugakideak
aldatuAbaltzisketak mugakide ditu iparraldean Orendain, ekialdean Amezketa, hegoaldean Enirio-Aralarko Mankomunitatea, eta mendebaldean Zaldibia eta Gaintza
Auzoak
aldatuAbaltzisketak auzo hauek ditu:[7]
- herrigunea, auzo nagusia
- Larraitz, garrantziaren aldetik bigarrena
- Aranguren
- Azaldegi
- Ipentza
- Iturgoien
- Kareaga
- Olano
- Otamendi
- Pildain
- Sasiain
Historia
aldatu1379an, Abaltzisketako bizilagunak Tolosaren menpe geratu ziren, eta jauntxoen eta foruen abantailaz gozatzen hasi ziren.
1615ean, jauntxoen arteko lehiak bukatuta zeudela, Abaltzisketako bizilagunek eskatuta, Filipe III.a Espainiakoarengandik hiribildu titulua jaso zuen herriak. Hartara, Tolosarekin bat egitean galdua zuen autonomia berreskuratu zuen. Horren ondoren, Abaltzisketak hiribilduen bilkuretan parte hartu zuen, Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza lortuta.
1983an udalerriak izen ofiziala aldatu zuen: Abalcisqueta zen ordu arte, eta Abaltzisketa da geroztik.
Ekonomia
aldatuLehen sektorekoa izan da mende askoan ekonomia jarduera nagusia, eta gaur egun ere 65 nekazaritza eta abeltzaintza ustiategi daude Abaltzisketan. Abaltzisketako babarrunek ospe handia dute Euskal Herri osoan.
2017an, honela banatuta zegoen herriko ekonomia jarduera sektore ekonomikoen arabera: lehen sektorea % 7; bigarren sektorea % 5,9, sektore horretako jarduera nagusia eraikuntza izanik (% 4,4); hirugarren sektorea % 87,1.[8]
Demografia
aldatuAbaltzisketan, landako herria denez, XX. mendetik hona biztanleria ia % 50 jaitsi da: 1900ean 550 biztanle zituen; 2019an, berriz, 328.[8] Nahiz eta azken urte hauetan herritar kopurua handitu den, oraindik ere urrun dabil XIX. mendean zituen 800 bat biztanleetatik.
2019an, biztanleen % 17,07k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 1,83 ziren.[8]
Abaltzisketako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2005eko apirilean egindako hauteskundeetan, alderdi bozkatuenak izan ziren EAJ - EA koalizioa (botoen % 57,9rekin) eta EHAK (% 32,9rekin).
Alkateak 2003tik 2011ra
aldatuAlkatea | Agintaldia | Alderdia |
---|---|---|
Argitxu Zabala Zeberio | 2003-2007 | Talde Saiatua |
Jesus Mari Gorostidi Irazusta | 2007- | Herritarrak |
Udal hauteskundeak 2011tik 2023ra
aldatu2011ko udal hauteskundeetan talde independenteak 152 boto lortu zituen, eta PPk 1.[9]
2015eko udal hauteskundeetan talde independenteak 140 boto lortu zituen, eta PPk 1.[9]
2019ko udal hauteskundeetan talde independentea aurkeztu zen bakarrik, eta 152 boto lortu zituen.[9] Jon Zubizarreta izendatu zuten alkate.[10]
2023ko udal hauteskundeetan Herrigintza talde independentea aurkeztu zen bakarrik, eta 132 boto lortu zituen. [11][12]
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAbaltzisketako euskara gipuzkeraren[16][17] aldaera bat da, erdiguneko azpieuskalkian[18] topa daitekeen Tolosaldeko euskara[19], hain zuzen. Herriko euskaldunak % 93,66 dira, eta euskararen erabilera % 84,2 da.
Jaiak
aldatu- Erromeria bat antolatzen da Larraitzeko ermitara Pentekostes egunean.
- Maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatzen da hamaiketako herrikoiarekin.
- Ekainaren 24an San Juan Bautistaren festa ospatzen da eta bezperan soka-dantza dantzatzen da herriko plazan.
- Larraitzeko festak ekainaren 29an ospatzen dira.
- Azaroaren lehenengo egunean meza herrikoia ospatzen da Santa Cruz edo Txutxurrumendi ermitetan.
Kirolak
aldatuHerri txikia denez, bertan ez dago kirol azpiegitura handirik, pilotaleku bat izan ezik. Kirol elkarte bakarra dago herrian, ehizakoa: Larrunarri Elkartea.
Migel Irazusta Polipaso aizkolaria izan da Abaltzisketako kirolaririk ospetsuena.
Abaltzisketako festetan, honen eta Amezketaren arteko zaldi-lasterketak antolatzen dira.
Ondasun nabarmenak
aldatuAbaltzisketako alde zaharra euskal mendialdeko nekazaritza herrien eredu ona da. Bertan udaletxea nabarmentzen da, San Joan Bataiatzailearen elizaren ondoan kokatua. Eliza XVI. mendekoa da XIII. mendeko aurrealde erromanikoa mantentzen duen arren. Kanpandorrea ere aipagarria da, 1493. urtean Abaltzisketan egindako kanpai ikusgarria daukalako.
Oso interesgarria da Nahera-Haundi baserria, euskal eraikuntza zaharren eredu delako. Sasiain auzoan dago, eta herrira iritsi baino lehenago dagoen desbideraketa bat hartuz iritsi daiteke hara.
Udalerri honetan, zalantzarik gabe, ospe gehien daukana Larraitz baserri-auzoko paisaia da. Larrunarriren mangalean kokatuta dagoen auzoan, ermita bat dago, baserritar eta artzainen artean oso ospetsua den Andre Maria daukana. Udan eta aste bukaeretan oso bisitatua da, Larraitzen diren jatetxe eta askaltokiengatik. Izan ere, Larraitzeko aparkalekutik hasten da Larrunarri (1341 m), Ganboa (1451 m), Pardarri (1399 m) eta Ausa Gaztelu (899 m) mendien igoera ibilbidea.
Eraikinak
aldatu- Larraitzeko Ama Birjinaren baseliza
- San Joan Bataiatzailearen eliza, XII. mendeko aurrealde erromanikoa duen eraikina
- Naera Haundi baserria, 1706koa. Sagardoaren dolare-etxe bat izan eta eguzki-erloju bat dauka.[20]
Abaltzisketar ospetsuak
aldatu- Migel Irazusta Polipaso (1925-), aizkolaria eta segalaria.
- José María Ibarbia Garmendia (1928-), apaiza, organo-jotzailea eta koru-zuzendaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1953). Apellidos vascos. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, 4 or..
- ↑ Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 23 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- ↑ Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua. «Abaltzisketa: Auzoak» Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura (Gipuzkoako Foru Aldundia).
- ↑ a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Abaltzisketa» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ a b c www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ «Alkatearen agurra» Abaltzisketa (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ «Udal hauteskundeak 2023 - Abaltzisketa - Tolosaldeko ataria» ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- ↑ «2023ko HAUTESKUNDEAK» hauteskundeak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ «Artola Etxeberria, Ana - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ «Bizimodua gogorra zen, neguan bereziki - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
- ↑ «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Abaltzisketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Erdigunekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Tolosaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
- ↑ «Ondare kulturala» Abaltzisketa (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |