Albaniera[1] (gjuha shqipe, /ˈɟuha ˈʃcipɛ/ ahoskatua, edo shqip, /ʃcip/ ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.

Albaniera
Gjuha shqipe
Albanieraren aldaerak.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAlbania, Kosovo, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Italia eta Grezia
Hiztunak6 milioi
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
OfizialtasunaAlbania eta Kosovo
EskualdeaEuropako hego-ekialdea
AraugileaArautu gabea
Hizkuntza sailkapena
Indoeuroparra, Satem
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, noun-adjective (en) Itzuli, Estresa, hizkuntza sintetikoa, hizkuntza fusionatzailea eta nominatibo-akusatibo hizkuntza
Denbora gramatikalakorainaldia, geroaldia eta lehenaldia
Modu gramatikalakadmirative (en) Itzuli
Kasu gramatikalaknominatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa eta bokatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta Albanian alphabet (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sq
ISO 639-2sqi alb
ISO 639-3sqi
Ethnologuesqi
Glottologalba1267
Wikipediasq
Linguasphere55-AAA-a
ASCL3901
IETFsq

Historia

aldatu

Lehenengo idazkiak erlijio arlokoak dira, Formula e pagëzimit izenekoak: 1462an idatzitako bataio agiri modukoak dira, baina badago testu zaharragorik, eztabaidan egon arren. Lehen liburu ezaguna mezatako Meshari izenburukoa da, 1555ekoa.

Lehendabiziko hiztegia (latina-albaniera) XVII. mendekoa da: egileak Frang Bardhi, Andrea Bogdani eta Nilo Katalanos dira.

1887ko martxoaren 7an, albanierazko lehen eskola Korcan zabaldu zuten eta 1908an, Manastirren (Mazedonia). Hizkuntzan adituek batzartu eta gaur egungo alfabetoa finkatu zuten.

Azkenik, 1970eko hamarkadan Tiranan eta Pristinan Drejtëshkrimi i gjuhës shqipe eta Fjalori drejtshkrimor i gjuhës shqipe argitaratu zituzten, besteak beste, eredu estandarra finkatzeko liburuak.

Ofizialtasuna

aldatu

Albania eta Kosovon hizkuntza osoki ofiziala da; aldiz, Mazedonia eta Montenegron, partzialki ofiziala, udalerrien arabera. Italian babestuta dago.

Alfabetoa

aldatu
Hizkia: A B C Ç D Dh E Ë F G Gj H I J K L Ll M N Nj O P Q R Rr S Sh T Th U V X Xh Y Z Zh
Soinua: a b ts d ð ɛ ə f g ɟ h i j k l ɫ m n ɲ o p c ɾ r s ʃ t θ u v d͡z d͡ʒ y z ʒ

Dialektoak

aldatu

Albaniako bi dialekto nagusiak gheg (Shkumbin ibaiaren iparraldean mintzatua) eta tosk (ibaiaren hegoaldean) dira. Horrez gain, Albaniatik at hitz egiten diren eta berezko izaera hartu duten albanieraren aldaerak ondoko hauek dira:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu