Alejandro Lerroux García (La Rambla, Kordoba, 1864ko martxoaren 4aMadril, 1949ko ekainaren 25a) espainiar kazetari eta politikaria izan zen. Espainiako Bigarren Errepublikan Ministroen Kontseiluko Lehendakaria izan zen.

Alejandro Lerroux


Ministro Kontseiluko Presidentea

1934ko urriaren 4a - 1935eko irailaren 25a
Ricardo Samper - Joaquín Chapaprieta

Ministro Kontseiluko Presidentea

1933ko abenduaren 16a - 1934ko apirilaren 28a
Diego Martínez - Ricardo Samper

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Valencia (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Ministro Kontseiluko Presidentea

1933ko irailaren 12a - 1933ko urriaren 9a
Manuel Azaña - Diego Martínez

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 22a - 1931ko abuztuaren 13a - Ramón Gil Roldán
Barrutia: Santa Cruz de Tenerife (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 22a - 1931ko abuztuaren 13a - Joaquín García Ribes (en) Itzuli
Barrutia: Valencia (capital) (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 22a - 1931ko abuztuaren 13a - Pablo Valiente Paredes (en) Itzuli
Barrutia: Cáceres (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 11 - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Madril (hiriburua)
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 8a - 1931ko abuztuaren 13a - Tomás Peire Cabaleiro (en) Itzuli
Barrutia: Huesca (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia

Espainiako Estatu Ministroa

1931ko apirilaren 14a - 1931ko abenduaren 16a

Gorteetako diputatua

1919ko ekainaren 13a - 1923ko irailaren 15a
Barrutia: Bartzelona

Gorteetako diputatua

1916ko apirilaren 18a - 1918ko urtarrilaren 10a
Barrutia: Bartzelona

Gorteetako diputatua

1914ko martxoaren 18a - 1916ko martxoaren 16a
Barrutia: Kordoba

Gorteetako diputatua

1901eko ekainaren 18a - 1914ko urtarrilaren 2a
Barrutia: Bartzelona
Madrilgo Prentsa Elkarteko lehendakaria



Espainiako gerra ministro

Bizitza
JaiotzaLa Rambla1864ko martxoaren 4a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1949ko ekainaren 27a (85 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
HeziketaLa Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
KidetzaAsociación de la Prensa de Madrid
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBatasun Errepublikanoa
Partido Republicano Radical

Bizitza

aldatu

El País egunkariko zuzendaria izan zen eta El Progreso, El Intransigente eta El Radical egunkariak sortu zituen. Guztiak agerkari errepublikanoak ziren. Bere artikulu oldarkor eta demagogikoak zirela kausa, hainbatetan izan zen espetxean edo erbestean. Bartzelonan hitzaldi demagogikoak egin zituen langileak erakarri nahian, eta anarkismoa zein katalanismoa bazter zezaten. 1901, 1903 eta 1905ean Espainiako Parlamentuko diputatu hautatu zuten Bartzelonan, eta Nicolás Salmerónekin batera Unión Republicana alderdia sortu zuen. 1906an Kataluniar Elkartasuna alderdia sortu zen, eta Salmerón hautatu zuten lehendakari. Lerrouxek harremanak eten zituen Salmerónekin, eta aurre egin zien katalanistei. Jarrera horrek erabateko porrota ekarri zion 1907ko hauteskundeetan.

1908an Partido Republicano Radical alderdia sortu zuen, eta 1910ean berriro hautatu zuten diputatu, baina bere alderdikideek Bartzelonako Udaleko administrazioari iruzur egin izanaz salatu zuten, eta haiengandik aldendu zen; harrez gero zentrorantz lerrotu zen. Lerrouxek gero eta eragin gutxiago zuen langileengan, eta monarkiaren aurkako politika egiten hasi zen, bete-betean. 1929an Lerrouxen jarraitzaile finenak harengandik aldendu eta Alderdi Erradikal Sozialista sortu zuten.

1930ean Batzorde Iraultzailean parte hartzera deitu zuten, gero Espainiako Bigarren Errepublikako behin-behineko gobernu bilakatu zena. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatzen lagundu eta Errepublikaren lehenengo biurtekoan Manuel Azañaren ezkertiar aldaketak babestu zituen. Estatu ministro izan zen 1931ko apiriletik abendura.

Lerroux eta haren alderdia eskuinera lerrotu ziren gero eta gehiago. 1933-1935 urteetan CEDA eskuindarrekin batera gobernatu zuen, eta sei aldiz gobernuburu izan zen. Alderdiaren hondamendia buruzagi nagusiak ustelkeriako auzietan nahasi zirenean etorri zen; 1936ko hauteskundeetan erabateko porrota izan zuten, Estraperloaren eskandalua zela eta. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) hastean, Portugala ihes egin zuen, eta ez zen Espainiara itzuli 1947 arte.

Erreferentziak

aldatu