Aleksandr Nikolaievitx Radistxev[1] (errusieraz: Алекса́ндр Никола́евич Ради́щев; Mosku, 1749ko abuztuaren 31Greg./abuztuaren 20aJul. - San Petersburgo, 1802ko irailaren 24aGreg./irailaren 12aJul.) errusiar idazlea izan zen.

Aleksandr Radistxev

Bizitza
JaiotzaRadischevo (en) Itzuli1749ko abuztuaren 20a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1802ko irailaren 12a (juliotar egutegia) (53 urte)
Hobiratze lekuaVolkovo hilerria
Heriotza moduasuizidioa: nitric acid poisoning (en) Itzuli
Familia
AitaNikolai Radishchev
Ezkontidea(k)Anna V. Radishcheva  (1775 -  1783)
Seme-alabak
LeinuaRadishchev (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
(1766 - 1771)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, eleberrigilea, poeta eta ekonomialaria
Lan nabarmenak

Discogs: 4094095 Edit the value on Wikidata

Moskuko Unibertsitatean ikasi zuen. Europan ikasteko aukeratu zuten eta Leipzigeko Unibertsitatera joan zen. Errusiara itzuli zenean, Ilustrazioaren ideiak eraman zituen, hala nola lege naturala eta gizarte-kontratua. Funtzionario izanda ere, George Washington eta Frantziako Iraultza goraipatu zituen. Izugarri gustatu zitzaion Nikolai Novikoven Erlamandoa (Трутень) lana, morrontzaren erakundea kritikatzen zuena.

1790ean San Petersburgotik Moskurako bidaia (Путешествие из Петербурга в Москву) eleberria idatzi zuen. Eleberrian, erradikalismoaren tradizioa errusiar literaturara eraman zuen. Katalina II.a Errusiakoa enperatrizak liburua irakurri eta zentsuratzeko agindu zuen. Radixtxevi heriotza zigorra ezarri zioten eta enperatrizari barkamena eskatu ondoren Siberiara erbesteratu zuten.

Paulo I.ak 1796an bere jabetzara itzultzen utzi zion. Handik jarraitu zuen Errusiako gobernuan erreformak bultzatzen. Alexandro I.ak errusiar legea erreformatzea agindu zion, baina Radixtxevek ez zuen arrakastarik izan. 1802an bere buruaz beste egin zuen pozoia edanez.

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-09-14).

Kanpo estekak

aldatu