Alexander von Humboldt
Friedrich Wilhelm Heinrich Alexander Freiherr von Humboldt[1][2] (Berlin, 1769ko irailaren 14a – Berlin, 1859ko maiatzaren 6a) alemaniar naturalista, geografoa eta esploratzailea izan zen, eta Wilhelm von Humboldt politikari, hizkuntzalari eta euskalariaren anaia gaztea. Botanika eta geografia arloetan egin zituen lanek biogeografia sortu zuten.
Egindako esplorazio-bidaiak (hainbat eremu zientifikotan izandako eragina dela eta Darwinek egindakoekin alderatu daitezkeenak) Europatik Hego eta Ipar Amerikara eta Erdialdeko Asiara eraman zuen. Esperimentuak eta landa-azterketak egin zituen hainbat arlotan: fisika, zoologia —ornitologian bereziki—, klimatologia, ozeanografia, geologia, mineralogia, botanika, Bolkanologia... Bere garaiari aurreratua, pentsamendu ekologikoaren aitzindari izan zen, eta klima-aldaketari buruz idatzi zuen lehena. Bere bizitzan, ospe handia lortu zuen Alemanian, baita atzerrian ere aintzatespena: Royal Societyko eta American Philosophical Societyko kide izan zen; Berlingo Zientzien Akademiak «bere garaiko zientzialari nagusi» gisa ohoratu zuen, eta Frantziako Zientzien Akademiak «Aristoteles berria» ezizena jarri zion[3].
Humboldt anaiei buruz, eta bereziki Alexanderri buruz, aipatu izan da bere lanetan besteren materialak, bereziki espainiarrak edo hispaniarrak, erreferentziarik gabe aprobetxatu zituela[4][5][6][7][8]. Beste salaketa bat ere egin izan diote Alexanderri: Ameriketan zehar bidaiatzeko Espainiako Koroak emandako ibiltze-baimen bereziaz gozatzean, atzerriko nazioek erabil zitzaketen artxibo ofizialak erraz kontsultatu ahal izan zituela[9].
Bizitza
aldatuHaurtzaroa eta lehen nerabezaroa
aldatuAlexander von Humboldten aita, jatorriz Pomeraniakoa (gaur egungo Polonian), Prusiako Federiko II.a Handiaren armadako ofiziala izan zen, eta Prusiako printzesaren kapilau izendatu zuten Zazpi Urteko Gerran egindako merezimenduengatik. Ama, Marie Elisabeth von Holwede, sustrai higanoteak zituen familia batekoa zen, eta, gainera, dirutza jaso zuen aurreko ezkontzatik alargundu ondoren.
Alexander etxean hezi zuten, Wilhelm anaiarekin batera (bera baino bi urte zaharragoa), Tegelko gazteluan, naturarekiko zaletasuna suspertu zuten tutore partikularrekin. Alexanderrek hamar urte zituela hil zen aitak pentsamendu ilustratuko hezitzaileak hautatu zituen semeentzat; horietako batek, Joachim Heinrich Campek (Rousseauk iradokia), eragin handia izan zuen haiengan. Alexander, ume zela interesatu zen naturaz, eta zehazki intsektuez, landareez eta harriez. Besteak ikasketen artean, marrazketa- eta pintura-eskolak jaso zituen, eta, 17 urterekin, bere lanak Berlingo Akademian erakutsi zituen. Bere gaitasun artistikoa nabarmen geldituko zen bere bidaia-liburuetako irudietan.
Alexander eta Wilhelmek harreman berezia zuten errege-etxearekin, argi dagoena, bada, printze oinordekoa Alexanderren aitajauna baitzen. Humboldt andrea, bi bider alargundua, bizitza apal samarraren alde egin zuen semeen hezkuntzarako behar beste baliabide erabili ahal izateko. Haiek prestakuntza sendoa jaso zuten hizkuntza zahar eta modernoetan, eta zuzenbide eta filosofia klaseak ia unibertsitate mailakoak zituzten espezialistak izan zituzten irakasle. Horietako baten bidez, bi gazteak Berlingo ilustrazioarekin harremanetan sartu ziren. Nerabezaroan, Alexanderrek karrera militarra egin nahi zuen, baina familiak urrundu egin zuen nahi horretatik. lehen prestakuntza-bidaia, 1790eko udaberrian egin zuen, eta, Rhin ibaian zehar, Herbehereetaraino joan zen, eta, handik, Erresuma Batura; orduan, beste kontinente batzuetara nabigatzearekin amets egiten hasi zen. Frantziako Iraultzaren garaian itzuli zen bere herrialdera, eta horrek bere ideia liberalak indartzen lagundu zuen.
Freibergeko Meatze Eskolan ikasi zuen, eta gobernuaren sail batean lan egin zuen, baina, bere ama hil ondoren, 1796an, Prusiako funtzionario publiko izateari uko egin, eta bere bidaia zientifiko gurariei ekin zien bete-betean. Herentziaren ondorioz, bazituen funts ekonomikoak, eta pertsona ospetsuekin erlazionatzen zen, hala nola Johann Wolfgang von Goethe eta Friedrich Schiller.
Lehen, Parisa joan, eta Afrikan zehar bidaia bat antolatu zuen. Hala ere, proiektu hori ezerezean geratu zen, eta, orduan, Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika esploratzea erabaki zuen (1799an). Aimé Bonpland frantsesarekin eta Carlos de Montúfar ekuadortarrarekin batera (1802tik), hamar mila kilometro egin zituen hiru etapa kontinentaletan. Lehenengo biak, Hego Amerikan, Cumaná eta Caracasetik abiatuta, eta Orinoko Garaian, Esmeralda eta Casiquiare ibaiak bisitatuz. Bigarrena, Bogotatik Quitora, Andeetan barrena, eta, hirugarrena, Espainia Berrian barrena, non lurralde zabala zeharkatzeko beharrezko baimenak lortu zituen informazio hori Estatu Batuetako Gobernuari ez emateko baldintzarekin. Eskualdeko klimari, baliabide naturalei, orografiari, florari eta faunari buruzko datu ugari biltzea lortu zuen. Espainia Berrian, bere zuzendaritzapean, lehen errolda nazionala jaso zen[10], eta aberastasunez eta lurraldearen formaz txundituta, «oparotasunaren adarra» zela esan zuen[11].
Bogota bisitatu zuen, José Celestino Mutis botanikoarekin elkarrizketatzeko helburu nagusiarekin. Horrek Magdalena ibaian gora egin, eta Andeetako bideetan gora egin beharra ekarri zion. Ekuadorreko sumendiei buruzko ikerketa garrantzitsuak egin zituen, eta, Quiton, bertako aristokratek hartu zuten; Humboldtek Ameriketara egindako bidaiei amaiera eman zien Estatu Batuetara egindako bisita batekin. Han, Thomas Jefferson presidenteak, estudio geografikoen zale zenak, ostatu eman zion.
Azkenik, Humboldt, Bonpland eta Montúfar Europara itzuli ziren Filadelfiatik, eta 1804ko ekainaren 30ean iritsi ziren Frantziara. Parisen Simon Bolibar ezagutu zuen; hark esaten zuen Humboldt zela «Mundu Berriaren aurkitzaile zientifikoa, zeinaren ikerketak konkistatzaile guztiek elkarrekin baino zerbait hobea eman baitio Amerikari». Humboldtek, 1818an, Mariano Eduardo de Rivero y Ustáriz zientzialari perutar gaztea ezagutu zuen Parisen, Parisko École Royale de Mines-en ikasle zela. Handik urte batzuetara, haren lagun eta jagole handia izango zen, bere garaian Montúfar ekuadortarraren lagun eta aholkulari handia izan zen gisa; Montufar Ekuadorrera itzuli zen herrialde horretako sezesioaren alde borrokatzera. Gaur egun, Humboldten obraren balorazio akritikoa (batzuetan, muturrekoa) berrikusten ari dira, baita garai hartako Espainiako unibertsalistekin duen zor intelektual garrantzitsua ere (Lorenzo Hervás, José Celestino Mutis, Francisco Javier Clavijero, Juan Andrés eta beste batzuk)[12].
Ameriketako espedizioa
aldatuHumboldt eta Bonpland Venezuelan barrena
aldatuAimé Bonplandekin Espainiara joan zen, Mediterraneoko kostaldea oinez zeharkatuz Marseillatik Espainiako Bartzelona, Valentzia eta Alacanteraino[13]. Madrilera iristean, bidean zehar altitude-neurriak hartzen joan zirenez, iberiar penintsularen erliebearen lehen sekzio-eskema zehatza egin zuten[13]. Madrilen bi igarobaimen lortu zituen Ameriketara espedizioa egiteko: bata, Mariano Luis Urkixok emandakoa eta, bestea, Indietako Kontseiluak. 1799ko ekainaren 5ean, Coruñatik abiatu zen Pizarro gerra-korbetan, eta, 14 egun geroago, geldialdia egin zuten [Kanariak|Kanariar Uharteetan]], non Teide sumendiaren kraterrera igotzeko eta Tenerifeko zientzialariekin bilerak egiteko espedizioa antolatu zuten. Ondoren, Espainiako Indietarantz abiatu ziren berriro, Habana eta Mexikorantz, baina sukar tifoideoaren izurrite batek lehorrera jo beharrean aurkitzen dira, eta Cumanan lehorreratuko dira, Venezuelako ekialdean, urte bereko uztailaren 16an. Handik, Araya penintsula (Cumanakoa), Caripe bailara, Guácharoaren koba, Guanokoko aintzira, San Fernandoko misioak eta Venezuelako ekialdeko beste leku batzuk zeharkatuko dituzte. Ondoren, La Guairako porturantz abiatzen dira, Higueroten geldialdia eginez. Handik, Bonplandek lehorretik jarraituko du bidaia. Azaroaren 20an, Humboldtek La Guairara iritsi, eta Caracaserako bidea hartuko du. Han, Bonplandekin bat egiten du, eta Manuel de Guevara Vasconcelos gobernadore eta kapitain nagusiak hartu, eta arreta eskaintzen die[erreferentzia behar]
Behin instalatuta, bi bidaiariak (Humboldt eta Bonpland) hiriaren inguruak behatzen dituzte, eta, 1800eko urtarrilaren 2an, Silla de Caracasera igo ziren, zeina, Naiguatá tontorrarekin eta El Ávila muinoarekin batera, indigenek Waraira Repano deitzen zuten mendikatea osatzen baitute[erreferentzia behar]. Txango horretan, Andrés Bellok lagundu zien, handik lasterrera Amerikako Letren Patriarka izendatuko zutena. Gero, Tuy eta Aragua ibaien haranetara abiatu, eta Antímano, La Victoria, Turmero, Maracay, Valentzia, Guacara, Las Trincheras eta Puerto Cabello bisitatuko dituzte. Handik, erdi aldeko lautadetarantz, Calabozo eta San Fernando de Apure zeharkatuz. Venezuelako Guayana aldera jarraitzen dute, eta misio-herriak zeharkatzen dituzte, San Carlos de Río Negrora iritsi arte. Orinoko ibaia, haren ibaiadarrak eta, bereziki, Casiquiare besoa, Orinokoren eta Amazonasen arroak lotzen dituen ibaiadar bitxia, ikuskatzen dute. Angostura bisitatuko dute (gaur egun, Ciudad Bolívar), eta, handik, El Paotik Bartzelonara, eta, ondoren, Cumanara joango dira; horrela, Venezuelan barrena egindako bidaia amaitutzat emango dute[erreferentzia behar].
Oro har, espedizioa baliabide naturalen azterketaz arduratu zen. (flora, fauna, mineralak, ibaiak, lurzorua, fenomenoak eta abar), baita ohitura indigenen eta gizartearen gainerako ohituren behaketaz ere. Bonpland landareak biltzeaz arduratu zen, gehienak garai hartako zientziak ezagutzen ez zituenak, eta hainbat lan idazten lagundu zion Humboldti[erreferentzia behar].
Humboldt eta Bonplanden bidaia Granadako Erresuma Berrian zehar
aldatu1801eko martxoan, Humboldt eta Bonpland Amerikako kontinentera itzuli ziren, Kubako uhartean egon ondoren, batez ere Habanan, Batabanon eta Trinidaden, eta, nahi gabe, ekaitz batek beren ontzia desbideratu ondoren, Cartagena de Indiasera iritsi ziren[erreferentzia behar].
Han, José Ignacio de Pombo ezagutu zuten, eta hark komentatu zien José Celestino Mutis apaizak, Granadako Erresuma Berriko Errege Espedizio Botanikoaren buruak, Bogotan egiten ari zen ahaleginak. Horren ondorioz, planak aldatu, eta Erresuma Berrirako bidea hartu zuten[erreferentzia behar].
Michael Zeuske Koloniako Unibertsitateko historialariak (Alemania), bere Alexander von Humboldt eta Ameriketako esklabotasunen konparaketa tesian hau dio:
« | «Humboldtek bisitatu zuen lehen lurralde amerikarra ez zen inperio kolonial hispaniarraren periferiako partea (hau da, Cumana, Caracas, Los llanos, Guayana, Parime, Orinoco edo Kuba [...]), Granadako Erresuma Berria izan zen[14]. Granada Berria erreinu zentzuan erdigunea zen, hau da, erregeorde batek zuzenean gobernatutako erregeorderri zatiak (garai hartan, Pedro Mendinueta burokrata). Humboldtek lurralde horretan izan zuen esperientziari dagokionez, haren bidaiaren hiru alderdi ikus ditzakegu denbora errealean: zientzialari erreformatzaile izateko joera, oso indartua Venezuela politizatuan[15] izandako esperientziengatik; komunikazio-sare konplexuen erabilera, batzuek besteekin zerikusia zuten hiru fenomenoekin: Haitiko iraultza (1797 eta 1802 artean nolabaiteko egonkortasuna zuena Toussainten mendean), kreolen autonomismoa eta esklabotza.» | » |
Humboldt Cuban
aldatuAlexander von Humboldt baroiaren Kubako bi egonaldiek hiru hilabete inguru hartzen dituzte: 1800eko abenduaren 19tik 1801eko martxoaren 15era, eta martxoaren 19tik 1804ko apirilaren 29ra. Bi kasuetan, nolabait, iragaitzazkoa zen: lehen Venezuelatik Kolonbiarako bidean, eta, ondoren, Mexikotik Estatu Batuetara.
Uharteko egonaldia emankorra izan zen. Kubako uharteari buruzko saiakera politiko liburuak modu sistematikoan deskribatzen ditu uharte horren ezaugarriak, eta Batabanorako eta Trinidaderako bidaia deskribatzen du. Geroko eranskin gisa, balio etiko handiko esklabotasunaren aurkako alegatua egiten du. Horrek aitorpen hau egitera darama: «Nabigazioaren artea hobetzeak eta herrien merkataritza-jarduera gero eta handiagoak bi kontinenteetako kostaldeak hurbildu dituenetik, Habana, Rio de Janeiro eta Senegal ia ez zaizkigunez Cadiz, Esmirna edo Baltikoko portuak baino urrunagoak, zalantza sortzen da Caracasko kostaldetik Kuba uhartera egindako bidaia baten arreta irakurlearengana erakarrarazi nahi denean. Antilletako itsasoa Mediterraneoa bezain ezaguna da gaur egun».
Antillen testuinguruan, Kuba kasu berezia ere da: bizileku gisa duen tradizio luzea eta nortasun nazional sendoa —beste herrialde batzuek baino luzaroago mendeko izan zen herrialde batean harritzeko modukoa—, beste uharte batzuetatik bereizten dute, eta Europako nazioetara hurbiltzen dute. Habana, orduko etorri berriaren aurrean, metropolia eta kolonia dirudi aldi berean. Kubak leku berezia hartzen du Humboldten irudimenezko topografian: Ipar Amerikaren eta Hego Amerikaren arteko muga geografiko gisa, Amerikaren eta Europaren arteko alegiazko katebegi gisa, Venezuelatik Kolonbiara eta Mexikotik Estatu Batuetara egindako bidaian beharrezko geldialdi gisa.
Gainera, eskualde zibilizatu gisa lautadako, oihaneko eta Orinokoko paisaia arkaikoekin alderatuta; inoren erdian lur nahiko familiar gisa. Kuba Humboldten tarteko espazio bilakatzen da, Ameriketara egindako bidaiaren mikrokosmos bat, zeinetan ikusitako fenomeno desberdinenak sintetizatu eta kontraesanean elkarbizitzen direla dirudien. Kolonen ondoren irlaren «bigarren aurkitzailetzat» jotzen da.
Azken urteak
aldatu1827an Berlinera itzuli zen, Prusiako Federiko Gillermo III.a erregearen txanbelan izendatu zuten, eta bere kontseilari nagusietako bat bihurtu zen. Horregatik, misio diplomatiko ugari egin zituen, enkargu inperial bidez.
Bizitzaren azken 25 urteak bere lan nagusia, Kosmos, ontzen eman zituen. Obra horrek eragin handia izan zuen garai hartako zientzietan. Humboldtenak dira halaber: Examen critique et historique de l´histoire et la géographie du Nouveau Continent (1786-89), Ansichten der Natur, mit wissenschaftilichen Erläuterungen (1808, Naturaren ezaugarriak klima eta lurralde desberdinetan), Voyage de Humboldt et Bonpland aux régions équinoxiales du noveau continent, fait en 1799-1804; Fragments de Géologie et de Climatologie asiatique (1831), Asie Centrale, recherches sur les chaînes de montagnes et la climatologie comparée (1843) eta abar.
1829ko udazkenean, Nikolas I.a tsarrak eskatuta, bidaia bat egin zuen Uraletara, platinozko, urrezko eta beste mineral batzuetako aztarnategi berriak aurkitzeko. 1829ko udaberrian, bere eginkizun geologikoan abiatu zen, eta, mineral horiez gain, diamanteak ere aurkitu zituen. Ondoren, Tobolsk-era joan eta Obi ibaira iritsi zen. Handik Altáiko mendigunea bisitatu zuen, eta, gero, Dzungaria, Txinarekiko mugan. Itzuleran, Kaspiar itsasoko Astrakanerantz abiatu zen. Azkenik, 1829ko azaroan iritsi zen San Petersburgora. Nobleziak ohorez hartu zuen, eta Zientzien Akademia Inperialean hitzaldi bat eman zuen, nazioarteko lankidetza zientifikoaren garrantzia azpimarratuz. Bere bizitzako azken hogeita bost urteetan, Kosmosaren[16] erredakzioan kontzentratu zen, unibertsoaren egituraren ikuspegi monumentala. Humboldtenak dira halaber: Examen critique et historique de l´histoire et la géographie du Nouveau Continent (1786-89), Ansichten der Natur, mit wissenschaftilichen Erläuterungen (1808, Naturaren ezaugarriak klima eta lurralde desberdinetan), Voyage de Humboldt et Bonpland aux régions équinoxiales du noveau continent, fait en 1799-1804; Fragments de Géologie et de Climatologie asiatique (1831), Asie Centrale, recherches sur les chaînes de montagnes et la climatologie comparée (1843) eta abar. Humboldt azken ilustratuetako[17] bat kontsideratzen da. Diru guztia gastatu ondoren, 1859an hil zen Berlinen, ondorengorik utzi gabe. Gorpuzkiak Tegeleko panteoian lurperatu zituzten.
Humboldten ekarpenak zientziari
aldatuHumboldten Hego Amerikako testuek hogeita hamar urtean argitaratutako hogeita hamar liburuki biltzen dituzte. Lanak zientifikoak, atlasak, Kuba eta Mexikoko geografia eta ekonomiari buruzko tratatuak, bidaien narrazioa eta Kontinente Berriko geografiaren historiaren azterketa kritikoa dira. Amerikako herri indigenen mendikateen eta monumentuen ikuspegietan, irudiak erabiltzen ditu lehen aldiz, eta irudiak funtsezkoak dira, ez ilustrazio hutsak. Beren marrazkietan oinarrituta daude, eta litografiaren teknikarekin inprimatuak, orri gisa, batzuk koloretan. Humboldtek bere testu zientifikoak idazten ditu beste zientzialari batzuekin, elkarlanean. Geologiako bolumen ospetsua Goethe lagunari eskaini zion. Cosmosen helburua zen kitzikapen intelektualaren eta ikerketa zientifikoaren behar praktikoaren berri ematea, eta, bost liburukitan, garai hartako lurreko eta zeruko fenomenoei buruzko ezagutza guztiak deskribatzen ditu.
Humboldti espresio berriak asmatzea egozten zaio, hala nola isodinamikoak, isotermak, isoklinak, jurasikoa eta ekaitz magnetikoa. Geografia fisikoaren, geofisikaren eta sismologiaren oinarriak garatu zituen. Ezagutza zientifikorik ezin dela egon esperimentazio egiaztagarririk gabe frogatu zuen.
- «Humb.» laburdura erabiltzen da Alexander von Humboldt autoritate gisa adierazteko landareen deskribapen eta sailkapen zientifikoan.
-
Zigilua, Humboldten omenez, SESB, 1959.
-
Humboldt-en bustoa, Habanako Unibertsitatean.
-
Humboldten estatua Budapester Strassen, Berlin
-
Humboldten estatua Humboldt Park-en, Chicago
-
Humboldten estatua Allegheny West Parken, Pittsburgh, Pennsylvania
-
Humboldten estatua, Berlingo Humboldt Unibertsitatea.
-
Humboldt-en bustoa Central Parken, New York
-
Humboldten estatua Erdiko Zumardian, Mexiko Hiria.
-
Humboldten estatua, Cuernavaca, Mexiko
Lanak
aldatuAlexander von Humboldten idazlan nagusia, Le voyage aux régions equinoxiales du Nouveau Continent, fait en 1799-1804, par Alexandre de Humboldt et Aimé Bonpland (Paris, 1807, etc.) hainbat liburukitan banatuta argitaratu zen. Hona hemen liburuki nagusiak:
- Vue des Cordillères et monuments des peuples indigènes de l'Amérique (2 lib., 1810);
- Examen critique de l'histoire de la géographie du Nouveau Continent (1814–1834);
- Atlas géographique et physique du royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
- Essai politique sur le royaume de la Nouvelle Espagne (1811);
- Essai sur la géographie des plantes (1805);
- Relation historique du Voyage aux Régions équinoxiales du Nouveau Continent, etc. (1814–1825)
- Monographie des melastomacées (1833)
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander von Humboldt |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Puig-Samper Mulero, Miguel Ángel. Real Academia de la Historia, ed. «Alexander von Humboldt». Archivado desde el original el 5 de febrero de 2020. Consultado el 29 de agosto de 2023.
- ↑ (Ingelesez) «Alexander von Humboldt | Biography, Discoveries, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alejandro de Humboldt y su época» RdL – Revista de Libros 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ M. Müller, Lectures on the Science of Language, Londres, Longmans, Green and Co., 1861, vol. I, pp. 147-150
- ↑ S. Navarro Pastor, Aspectos de la recepción de la obra de Juan Andrés en Alemania, I-II, Madrid, Asociación Española de Eslavistas, 1996, I.
- ↑ Ulrike Folie et alii (ed.), W. von Humboldt, Südsee- und Südostasiatische Sprachen. Vorarbeiten zu “Über die Kawi-Sprache auf der Insel Java”, Paderborn, Ferdinand Schöningh, 2017.
- ↑ P. Aullón de Haro, La Escuela Universalista Española del siglo XVIII, Madrid, Sequitur, 2016, pp. 73-74, 175-177; P. Aullón de Haro, "Fenomenografía de la Escuela Universalista", en Idea de la Ilustración: Estudios sobre la Escuela Universalista Española, Madrid, Verbum, 2022, pp.74-82.
- ↑ Mª. R. Martí Marco, "La difícil construcción del manual humboldtiano", en Recensión, 8 / julio 2022 (Sarean erabilgarri).
- ↑ Sandra Rebock, Humboldt and Jefferson, Chralottesville-Londres, University of Virginia Press, 2014.
- ↑ Castro Aranda, Hugo (1790). 1er censo de población de la Nueva España. p. 12, 15, 17, 18.
- ↑ «Libro de Geograf�a de M�xico y del mundo. Telesecundaria primer grado, volumen I.» bibliotecadigital.ilce.edu.mx (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ Ikus, adibidez, Martí Marco eta, oro har Recensión aldizkariaren 2. liburukia [1]
- ↑ a b Canal-Soler, Jordi (2015). «Humboldt, el naturalista que redescubrió América». Historia National Geographic (Barcelona) (132): 10-14. ISSN 1696-7755
- ↑ Horri buruz gomendatutako bibliografia:
- Pérez Arbeláez, E., Alejandro de Humboldt en Colombia. Bogotá: Empresa Colombiana de Petróleos, 1959;
- Jaramillo Uribe, J., “La sociedad colombiana en la época de la visita de Humboldt”, en: Jaramillo Uribe, La personalidad histórica de Colombia y otros ensayos. Bogotá: Instituto Colombiano de Cultura, 1977, pp. 155-165;
- Arias de Greiff, J., “Caldas: inquietudes, proyectos y tragedias”, en: Caldas. 1768-1816. Francisco Joseph de Caldas y Thenorio. Bogotá: Molino Velázquez, Editores, 1994, pp. 37-54;
- Puig-Samper, “Alejandro de Humboldt en el mundo hispánico: las polémicas abiertas”, en: Debate y perspectivas. Cuadernos de Historia y Ciencias Sociales, Madrid, 1 (Diciembre de 2000): Alejandro de Humboldt y el mundo hispánico. La Modernidad y la Independencia americana, coord. por Puig-Samper, pp. 7-27;
- Navas Sierra, J. A., “Humboldt y la universalización del conocimiento científico. Su paso por la Nueva Granada y nexos con Colombia”, en: El regreso de Humboldt. Exposición en el Museo Nacional de Colombia, marzo-mayo del 2001, ed. Holl, Quito: Imprenta Mariscal, 2001, pp. 173-185."
- ↑ Langue, “Humboldt und der ‘Afrikanerstaat’ Venezuela: bürgerliche Zwiste und feindselige Leidenschaften”, pp. 16-29.
- ↑ Humboldt, Alexander von. Cosmos: Ensayo de una descripción física del mundo. Madrid: imprenta de Gaspar y Roig, editores, 1874-1875. 4 v. 22 cm.
- ↑ «Biografia de Alexander von Humboldt» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
Bibliografia
aldatu- ACADEMIAS NACIONALES Y ASOCIACIÓN CULTURAL HUMBOLDT. 1969. “Bicentenario del nacimiento de Alejandro de Humboldt 1769-1969”. Palacio de las Academias. Caracas – Venezuela.
- ARMAS CHITTY, J. A. 1964. Guayana: Su tierra y su historia. Corporación Venezolana de Guayana. Caracas – Venezuela. 2 volúmenes.
- CUBILLOS O, LORENZO. 2002. “Epistolario de Alexander von Humboldt con personajes vinculados a Chile”. Universum. 17:3752.
- FREITES, YAJAIRA. 1995. «Conocimiento y técnica en la Venezuela de la Ilustración: una aproximación.» En: D.Soto-Arango, M. A. Puig-Samper y L. C. Arboleda (Eds.) La ilustración en América Colonial. Tomo I (pp:141-161). Consejo Superior de Investigaciones Científicas, COLCIENCIAS y Ediciones Doce Calles, Madrid, España.
- FREITES, YAJAIRA. 1996: «De la colonia a la República Oligárquica (1498-1870).» En: Roche, Marcel (compilador). Perfil de la ciencia en Venezuela. Fundación Polar. Caracas – Venezuela. Pp: 25-92.
- FREITES, YAJAIRA. 1997: “El problema del saber entre los hacendados y comerciantes ilustrados de la Provincia de Caracas – Venezuela (1793-1810)”. Dynamis, 17:165-191.
- FREITES, YAJAIRA. 2000. “La visita de Humboldt (1799-1800) a las Provincias de Nueva Andalucía, Caracas y Guayana en Venezuela y sus informantes”. Quipu. 13(1):35-52.
- FREITES, YAJAIRA. 2003. Ciencia y tecnología en Venezuela. En: Enciclopedia Temática (pp:217-239). Editorial Planeta Venezolana, S.A. Caracas – Venezuela. 3 volúmenes.
- GARCÍA CRUZ, CÁNDIDO MANUEL. 2017: «Consideraciones sobre la geología de las Islas Canarias en la obra de Alexander von Humboldt (1769-1859)». Estudios Canarios, 61: 23-57.
- GARCÍA CRUZ, CÁNDIDO MANUEL. 2020. Alexander von Humboldt y los fósiles inorgánicos de las Islas Canarias. Humboldt im Netz. Internationale Zeitschrift für Humboldt-Studien, Vol. XXI, N.º 40, pp. 15-33.
- HENTSCHEL, CEDRIC. 1969: «Sobre la síntesis de literatura y ciencia natural en Alejandro de Humboldt.» En: Alejandro de Humboldt 1769-1969, pp. 103-144. Inter Naciones. Bad Godesberg - Alemania.
- LANCINI V. ABDEM R. 1981. “Humboldt en el oriente de Venezuela”. Natura. 70-71:22-24.
- LEÓN A, RAFAEL DE. Y RODRÍGUEZ D. ALBERTO J. 1976. El Orinoco aprovechado y recorrido. Corporación Venezolana de Guayana. Y Ministerio de Obras Públicas. Caracas - Venezuela. 216.
- MACHADO ALLISON, ANTONIO. 1993. “La fauna de ayer y hoy”. Biblioteca de la Academia de Ciencias Físicas, Matemáticas y Naturales. XXVII:111-128. Caracas, Venezuela.
- MEYER-ABICH, ADOLFO. 1969. «Alejandro de Humboldt.» En: Alejandro de Humboldt 1769-1969, pp.Txantiloi:Esd5-102. Inter Naciones. Bad Godesberg, Alemania.
- MEYER-ABICH, ADOLFO. 1985. Humboldt. Biblioteca Salvat de Grandes Biografías. Salvat Editores, S.A. Barcelona, España. 201Txantiloi:Esdpp. ISBN 84-345-8145-0.
- MARCELO OLIVEIRA DE FARIA. 2005. “Resenha um naturalista na América do início do século XIX”. Candombá. 1(2):146-150.
- NÚNEZ, ENRIQUE BERNARDO. 1962: «El Observatorio de Humboldt.» En: “Figuras y estampas de la antigua Caracas”. Publicaciones del Concejo Municipal del Distrito Federal. Caracas - Venezuela.
- RÓHL, EDUARDO. 1949. Fauna descriptiva de Venezuela (2.ª ed.). Tipografía Americana. Caracas – Venezuela. 498p.
- VENEGAS F, PASCUAL. 1969. Alejandro de Humboldt, valor plural de la ciencia. Instituto Nacional de Cultura y Bellas Artes. Caracas – Venezuela. 47p.
- VERACOECHEA DE CASTILLO, LUISA. 1998. «Alejandro de Humboldt en Venezuela. Segundo Centenario de su viaje a América» Cuadernos PDVSA. Petróleos de Venezuela, S.A. Caracas – Venezuela. 166p.
Erreferentzia digitalak
aldatu- ÁLVAREZ LÓPEZ, ENRIQUE. 1960. «El viaje a América de Humboldt y Aimé Bonpland y las relaciones científicas de ambos expedicionarios con los naturalistas de su tiempo». Anales del Instituto Botánico A. J. CavanillesPDF en rjb.csic.es
- MARTÍ MARCO, Mª ROSARIO. 2019. Hermanos Humboldt. Número Monoráfico revista Recensión, julio-diciembre [1]
- MÖRNER MAGNUS. 2000. Alejandro de Humboldt - la parte venezolana de su "viaje" y otros relatos de viajeros a comienzos del siglo XVIII, Revista del CESLA. International Latin American Studies Review. No. 1, 374. PDF
- MUSEO DE CIENCIAS DE CARACAS. S/F. Alexander von Humboldt y Aimé Bonpland Txantiloi:Enlace roto
- VELUT, SÉBASTIEN. 2002. Alejandro de Humboldt en las Américas. El arte del explorador. En: CiberLetras: revista de crítica literaria y de cultura, No. 5. HTML
- WULF, ANDREA. La invención de la naturaleza o El nuevo mundo de Alexander von Humboldt. Ed. Taurus 2016.