Amurrio

Arabako udalerria


Amurrio[1] Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Aiaraldea kuadrillakoa, Bizkaiarekiko mugakidea. Araban populazio handiena dutenen artean hirugarrena da (Gasteizen eta Laudioren ondoren), eta Aiaraldean bigarrena (Laudioren ondoren), 10,394 biztanle baitzituen 2023. urtean. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, Gasteiztik 40 bat kilometro ipar-mendebaldera dago, eta Bilbotik 30 bat kilometro hegoaldera.

Amurrio
 Araba, Euskal Herria
Udalerriaren aireko ikuspegi orokorra.

Amurrioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAiaraldea
Izen ofiziala Amurrio
AlkateaTxerra Molinuevo Laña (Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01470
INE kodea01002
Herritarraamurrioar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°03′09″N 3°00′03″W / 43.0525°N 3.0009°W / 43.0525; -3.0009
Map
Azalera96,36 km²
Garaiera219 metro
Distantzia41 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria10.313 (2023)
32 (2022)
alt_left 5.250 (%50,9) (%49,5) 5.100 alt_right
Dentsitatea0,1 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 6,11
Zahartze tasa[2]% 18,54
Ugalkortasun tasa[2]‰ 45,79
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 74,98 (2011)
Genero desoreka[2]% 5,16 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 12,44 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 27,22 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 9.65 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1919
Webguneahttp://www.amurrio.org/

Geografia

aldatu
 
Delikako ur-jauzian, Nerbioi ibaiak Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du; Amurrioko Delika herrira, zehazki.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Amurrio Nerbioi ibaiaren haranean dago. Ibai horrek Amurrioko lurrak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen ditu, inguruan mendixka leunak dituela. Paisaia eta landa ingurune horrek lotura estua du, bestalde, industriarekin, fabrika eta lantegietan aritzen baita biztanleen % 60. Aldaiturriaga eta Saratxo izeneko industrialdeek, trenbidearen eta errepidearen ondoan egonik, horretarako lur eta ekipamendu egokiak eskaintzen dituzte.[5]

Amurrio Euskal Herriko kantauriar isurialdean eta itsas mailatik 219 metro gorago dagoenez, klima ozeanikoa du, hau da, klima hezea eta epela, euria urte osoan banatuta izanik. Tenperaturak neurritsuak dira: minimoak 8-10 Celsius gradu ingurukoak izaten dira; eta maximoak 20-22 ingurukoak.[6]

 
Delikako arroila.

Udalerri mugakideak

aldatu

Historia

aldatu
 
Amurrioko erreformatorio zaharra. Museo Etnografikoaren egoitza bihurtzeko asmoa dago.

Amurrioko lurretan aurkitutako giza aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Izan ere, aldi hartakoak dira Erretes Tudelan eta Okondon topatutako geldikinak. Gero, Burdin Aroko aztarnak ere badira, Babioko eta Peregañako gailurretan.[7]

Erromatarrek adierazi zutenez, karistiarren eta autrigoien artean kokatuta zegoen Aiara lurraldea (eta bertan, Amurrio). Erromatarren aztarnak daude Alorian, Delikan, Artomañan eta Amurrio herrigunean bertan.[7]

XI. eta XII. mendeen artean, lurralde hau Nafarroako Erresumaren menpe egon zen, eta lehen jaunak, jatorrian, Nafarroako koroaren buruzagi militarrak izan ziren. Gero Gaztelako Erresumaren eskuetara igaro zen. Kokaleku estrategikoa zuen Gaztelarentzat, Gaztelak esportatzen zuen artilea Amurriotik igarotzen baitzen Bilboko porturantz.[7]

Amurriok 1463an egin zuen bat Arabako ermandadeekin, baina eutsi egin zien kapare gisa zituzten usadio eta ohiturei. Ez zuten errege armadei zerbitzatzeko betebeharrik (kontratatzen zituztenean izan ezik). Pribilegio horiek 1875ean bukatu ziren, foruak galdu zirenean.[7]

XIX. mendearen hasieran, Napoleondar Gerretan, frantses soldaduek arpilatzeak eta gehiegikeriak egin zituzten Amurrion. Urte batzuk geroago, gerrak berriz ere arrastoa utzi zuen Amurrion, karlistaldiekin: behin baino gehiagotan izan zen bertan Don Karlos, eta 1835. urtean Amurrion jarri zuen kuartel nagusia.[5]

1842. urtean banatu zen Aiaratik, udalerri propioa osatzeko. Garai hartan, gaur egun San Anton baseliza eta Landako auzoa dauden muinoaren inguruan zegoen herri txiki bat zen Amurrio, eta herritar gutxi zituen. 1919. urtera arte ez zuen hiribildu izaera lortu. 1976an bederatzi herri hartu zituen Amurriok bere udalerrian, eta gaur egun duen banaketa administratiboa eratu zen.[7]

Banaketa administratiboa

aldatu
 
Amurrioko Andre Maria eliza.

Amurrio udalerria hamar herriz osatua dago:

Ekonomia

aldatu

Amurrioren ekonomiaren ardatza zerbitzuak eta batez ere industria dira. Historikoki, altzairuzko hodien ekoizpena izan da industriarik garrantzitsuena, eta XXI. mendearen hasierako petrolioaren garestitzeak eskaria asko handitu zuen eta, ondorioz, lanpostu gehiago sortu ziren. Amurrio eta Laudio bitartean Euskal Herriko eta Europako altzairuzko hodien ekoizle garrantzitsuenetako bi daude, Tubacex eta Tubos Reunidos, bien artean 1.500 langile dauzkate.

Amurrion 50 langiletik gorako enpresak honakoak dira:

Industria-konpainia handien presentzia sendoa dela eta, Amurriok metalaren sektorearekin erlazionatutako enpresa ertainen sare trinkoa garatu du.

  • Talleres F.Larrinaga: balbulagintzara bideratutako produktuen fabrikazioa, hala nola engranaje konikoaren erreduktoreak.
  • Castinox: altzairu herdoilgaitza eta aleazio berezien galdaketa. Balbula eta beste hainbat industria-osagairen fabrikazioa.

Egurraren eta eraikuntzaren sektorearekin erlazionatutako jarduera ere azpimarratzekoa da.

  • Etxeguren: industria-proiektuak: muntaketak, Industria Instalazioak, mantentze-lanak eta makineriaren lekualdaketak.
  • Plaza Amurrio: eraikuntzarako hornidura, materialak, kanilak, altzariak, e.a.

Nekazaritza bigarren maila batean badago ere, aipagarriak dira baratz ekologikoarekin baita behi-aziendarekin zein ardi-aziendarekin ere erlazionatutako enpresak, esate baterako:

  • Industrias Cárnicas Burutxaga: animalia bizien ustiapenean, zatikatzean eta aziendaren haragien prestaketan aritzen da.
  • Lur Denok: elikagai ekologikoak ekoizteko eta banatzeko ekimen bat, hau guztia Euskal Herrian, eta tarteko Amurrion, dituen baratzen bidez.

Demografia

aldatu

1960 eta 1970eko hamarkadetan Amurrioko biztanleria asko handitu zen, batez ere Bizkaian izandako industrializazio prozesuaren ondorioz (kontuan izan behar da Amurrio Bilbo Handiaren eragin eremuan dagoela). Laurogeiko hamarkadatik aurrera, ordea, krisi ekonomikoaren eraginez, biztanleria egonkortu egin zen. 2008an, herriak 1990eko hamarkadan galdutako 10.000 biztanleen maila berreskuratu zuen.

Biztanleriaren bilakaera

aldatu
Amurrioko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Amurrion»
 
Amurrioko udaletxea.

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Amurrioko udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
8 / 17
2.010 (% 39,98)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
7 / 17
1.847 (% 36,74)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
2 / 17
501 (% 9,97)
Elkarrekin Podemos (EP)
0 / 17
244 (% 4,85)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 17
203 (% 4,04)
Orain Amurrio (OA)
0 / 17
118 (% 2,35)
Vox (Vox)
0 / 17
104 (% 2,07)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Alkateak

aldatu

Honakoak izan dira Amurrioko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Angel Sasiain Albizua[8][9][10] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Sasiain Albizua[8][9][10] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][9][11] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Pablo Ramon Isasi Agirre[8][11] 2007 2011 Eusko Alkartasuna
Josune Irabien Marigorta[8][12] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Josune Irabien Marigorta[8][12] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Josune Irabien Marigorta[8][12][13] 2019 2020 a Euzko Alderdi Jeltzalea
Txerra Molinuevo Laña[8][14] 2020 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Txerra Molinuevo Laña[15] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a 2020ko Azaroan Josune Irabien Marigorta Alkateak dimisioa aurkeztu zuen, kargu publiko berri bat onartzeko.

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   eta   lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
15 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)Okondo Artziniega
16 Artziniega Artziniega (gasolindegia)LantenoMenagaraiIbaguenArespalditzaMurga (industrialdea)IzoriaAmurrio (gasolindegia)AmurrioAmurrio (San Jose)Laudio (Gurutze Gorria)LaudioLaudio (Ugarte)Okondo (Goienuri)Okondo (Okondoxena)Okondo (Zubidiarte)Okondo (Jubilatuen kluba)Okondo (Kutxabank) Okondo

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Amurrio
Arespalditza
LuxoOzetaMenoioBeotegiKexaaMenagarai (Jauregi)Zuhatza (Ibarra)Zuhatza (Zerrabe)Zuhatza (eliza)AgiñagaMadariaSalmantonMaroñoIzoriaMurga (Markixa)Murga (eliza)OlabezarEtxegoienAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Arespalditza
3 Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Udalerrian biztanleen laurdena, gutxi gorabehera, euskaraduna da, erabilera maila, ordea, txikiagoa da. Herrian ikastola ("Aresketa") eta bertso-eskola daude. Amurrioarrek Araba Euskaraz hainbatetan antolatu dute: 1986, 1996, 2005 eta 2013 urteetan. Gainera, 2010. urtean Lucas Rey herri ikastetxean eskola publikoaren jaia ospatu zuten. Belaiki Euskara Elkartea ere aipatzekoa da, Baranbion sortua da bera.

Bertako euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat zen.

22. KORRIKA bertatik hasi zen 2022ko martxoaren 31n. [16]

Azpiegiturak

aldatu

Herrian, Euskal herriko zeramika biltzen eta erakusten duen Felix Murga Museo Etnografikoa dago. Kultur-etxea Ugarte dorretxean dago.

Ondarea

aldatu
 
Mariaka dorretxea.
 
Ugarte dorretxea, gaur egun Amurrioko kultura etxea.

Ekonomia

aldatu

Amurrio Arabako Txakolinaren ekoizle nagusia da.

Amurrioar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 49 or..
  6. Amurrioko Udala. «Datu orokorrak: Klima» Amurrio.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  7. a b c d e Amurrioko Udala. «Datu orokorrak: Historia» Amurrio.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  8. a b c d e f g h i j k l m «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  9. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Moreno Carranza, Jonathan. «Un siglo de alcaldes de Amurrio» Aztarna, Etnografia eta zabalkunde kulturalerako aldizkaria - 2007 Uztaila, 33 zkia. (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  10. a b (Gaztelaniaz) «Fallece Ángel Sasiain, primer alcalde de la democracia en Amurrio» El Correo 2020-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).
  11. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Eran tiempos difíciles pero muy emocionantes» EITB 2019-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  12. a b c (Gaztelaniaz) «Una tercera legislatura tranquila para Irabien» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  13. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  14. (Gaztelaniaz) «Josune Irabien delegará en Txerra Molinuevo la Alcaldía de Amurrio, tras diez años al frente del Consistorio.» Diario de Noticias de Álava 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-15).
  15. (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
  16. «Hasiera» Korrika (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba