Ana Urtxuegia
Ana Maria Urtxuegia Asensio (Donostia, 1952ko urriaren 9a - ) PSE-EE alderdiko euskal herritar politikaria da. 1986 urtean Lasarte-Oriako udalerria osatu zenetik bertako alkatea izateagatik ezaguna, Espainiako senataria ere izan zen 1993-1996 urte bitartean. 2011 urtean herriko alkatetza utzi eta Txilera joan zen SPRI elkartearen ordezkari gisa eta alkatea izan zen bitartean Nikaraguako Somoto herriarekiko elkartasunerako fondoei buruz berari aurkako ustelkeria-salaketen artean, hedabideetan maiz zabaldu direnak.
Ana Urtxuegia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1993ko ekainaren 9a - 1996ko urtarrilaren 23a Barrutia: Gipuzkoa
1987ko uztailaren 4a, 1999ko uztailaren 2a - 1994ko uztailaren 16a, 2001eko urtarrilaren 23a Barrutia: Donostialdea
1986ko otsailaren 15a - 2010eko martxoaren 1a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Donostia, 1952ko urriaren 9a (72 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Kidetza | PSE-EE | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
2023ko maiatzean, salaketaren hemezortzi urte pasa ondoren, epailaren aurrean, bere delituak onartu zituen horrela espetxeratua ez izateko. Alkateak prebarikazioa eta dirua bidegabe erabiltzea onartu zuen 2000-2009 aldian, Somotora (Lasarte-Oria) bideratutako lankidetza-dirulaguntzen kudeaketarekin. Ondorioz, PSEk alderdian baja eman zion.[1][2]
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) La alcaldesa de Lasarte descarga su ira en Somoto
- Somotoko tronutik akusatuen aulkira Berria egunkaria
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |