Andres Vesalio

Andries van Wesel» orritik birbideratua)

Andres Vesalio[1] (jaiotza-izena: Andries Van Wesel; Brusela, 1514ko abenduaren 31Zante, Veneziako Errepublika, 1564ko urriaren 15a) flandriar anatomista izan zen.

Andres Vesalio

(1543)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAndries Wytinck van Wesel
JaiotzaMont aux Potences - Galgenberg (en) Itzuli1514ko abenduaren 31
HerrialdeaHabsburg Netherlands
HeriotzaZante1564ko urriaren 16a (49 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Anne van Hamme (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Paduako Unibertsitatea
Old University of Leuven (en) Itzuli
Tesi zuzendariaGemma Frisius
Doktorego ikaslea(k)Realdo Colombo (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Jacques Dubois (mul) Itzuli
Jean Fernel
Johann Winter von Andernach (en) Itzuli
Johannes Baptista Montanus (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakanatomista, biologoa, medikua, zirujaua, unibertsitateko irakaslea, fisiologoa eta idazlea
Lantokia(k)Flandria eta Flemish Region (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Paduako Unibertsitatea
Pisako Unibertsitatea
Boloniako Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakGaleno

Musicbrainz: 4d999ab7-9129-4d96-9fca-1811a77a96a0 Discogs: 2673043 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Lovainako eta Parisko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Inperioko gudarosteko kirurgilaria izan zen eta Paduako Unibertsitateko Anatomiako eta Kirurgiako katedra sortu zuen.

 
Vesalioren Fabrica lanak giza gorputzaren marrazki ugari ditu, xehetasun handikoak, eta sarritan jarrera alegorikoetan.

De humani corporis fabrica libri septem (1543, "Giza gorputzaren egiturari buruzko zazpi liburukiak"), sarritan Fabrica soilik deitua, obra idatzi zuen, giza anatomiako lehen liburu zehatz eta osoa, behaketa errealetan oinarritua eta irudi ugarikoa; giza gorpuekin egindako ikerketetan oinarriturik Galenoren printzipio batzuk okerrak zirela frogatu zuen Vesaliok lan hartan, eta anatomia modernoaren oinarriak finkatu zituen.

1544an, Espainiara erbesteratu zen eta Karlos I.aren eta, geroago, haren seme Filipe II.aren mediku gisa lan egin zuen. 1564an, Jerusalemgo hilobi santura erromes joan eta itzulerako bidaian hil zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andres Vesalio