Ane Hernandez
Ane Hernandez Sanchez (Sestao, 1990eko urtarrilaren 18a) euskal arraunlari onenetakoa da, bost aldiz irabazi baitu Kontxako Bandera eta beste bost aldiz Traineruen Liga, denak ere San Juanekin.
Ane Hernandez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1990eko urtarrilaren 18a (34 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatuSestaoarra izanik Kaiku Arraun Elkartean hasi zen arraunean[1] eta 2014an Bateleren taldean sartu zen, Pasai Donibanen. Traineru arroxak jokatu beharreko ia guztia irabazi zuen 2014 eta 2018 artean. Bost urte horietan Kontxa eta Liga guztiak, Zarauzko eta Getxoko bandera guztiak eta haibat txapelketa ere irabazi zituen, denetan Ane Hernandez arraunean ari zela.[2] 2018ko denboraldia amaitzean desadostasun handiak izan ziren taldeko zuzendaritzarekin eta arraulari gehienek alde egin zuten klubetik, tartean Hernandezek ere bai.
2019an Deustuko Tomatera traineruan aritu zen.[3]
Taldeak
aldatuTaldea | Urteak |
---|---|
Kaiku | 2009-2013 |
San Juan | 2014-2018 |
Deustu | 2019- |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Euskadiko Traineru Txapelketak (2): 2014 eta 2016.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (3): 2014, 2017 eta 2018.
- Emakumezkoen Ligak (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018
- Gipuzkoako Liga (2): 2014, 2017.
- Zarauzko Ikurrina (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
- Getxoko Bandera (5): 2014, 2015, 2016, 2017, 2018.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) kaikuadm. Nuestra remeras, también en la Liga EuskoTren | CDR Kaiku AKE. (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las bateleras ya son pentacampeonas» El Diario Vasco 2018-08-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los Remeros» Deustu Arraun Taldea (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).