Anezka (argipena)
Wikimediako argipen orri
(«Anezka» orritik birbideratua)
Anezka, jatorrian, irazkiaren gainetik eta azpitik haria daraman ehungintzako tresna da, alde batetik bestera joan-etorri lasterrak egiten dituena. Hasieran, anezkak alde batetik bestera eskuz bidaltzen ziren. Hala ere, 1733an John Kay britainiarrak anezka hegalaria zuen ehundegia asmatu zuen. Anezka honekin zapi zabalak lasterrago ehun zitezkeen eta ehundegi makinen garapena sinpletu zuen; halaxe, Industria Iraultza bultzatu zuen.
Egungo adierak
aldatuEgun, anezka bi punturen artean joan-etorriak egiten dituen garraiobidea da:
- Anezka trena edo trenbide anezka: sare nagusiko geltoki batetik bestera joan-etorrian dabilen trena. Abiadura handiko trenen kasuan, geltoki nagusia hiritik kanpo dagoenean, anezka trenaren zerbitzua ezartzen da hiriguneko geltokiraino. Zerbitzu bertsua izaten da hirigunetik kanpo kokatutako aireportuetaraino.
- Espazio anezka: espazio edo kosmoseko bi puntuen arteko aldizkako garraioa egiten duten espazio ontziak dira, oro har bi egoitza espazialen edo planeta baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren arteko joan-etorriak egiteko. AEBek eraiki zituen lehen aldiz 1980ko hamarkadan lanean hasi zirelarik nahiz eta lehen orbitaratzea 1981-ko apirilaren 12ean burutu zen Columbia anezkekin. Berrerabilgarriak direnez oro har misio anitz bete ahal izateko diseinatzen dira beraz garraio misioez gain beste zenbait ere egiten dituzte hala nola: aldi baterako egoitza espazial lana egin, astronauta edo objektuen berreskuratzea, matxuraturik dauden sateliteen konponketa...
Ikus, gainera
aldatu
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |