Arabako babarrun nabar

Arabako babarrun nabarra (zenbait tokitan Arabako babarrun pintoa idatzita ageri da) Araban garatu den babarrun-mota bat da.

Arabako babarrun nabarren katilukada bat.

Babarrun-aleak biribilak eta txikiak dira. Haien kolorea gorri iluna da, eta orbantxo zurixkak eduki ohi ditu, izenak adierazten duen bezala.

Landare aihenmotza da, maiatzetik irailera arte lantzen dena, gutxi gora-behera 100-110 egunetako zikloan. Beroa eskertzen du eta hotzak kalte nabarmena egiten dio. Hazkuntza-sasoiko klimatologia oso kaltegarria ez bada, ez du landare-osasunerako tratamendu gehiegirik behar.

Argazkien galeria

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu