Aranburu jauregia (Tolosa)
Aranburu jauregia Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen jauregi bat da.
Aranburu jauregia | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Tolosako hiri historikoa | |
Aranburu jauregiaren aurreldea eta ezkerrean Santa Maria elizaren horma izen berdineko plazatik ikusita. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′16″N 2°04′17″W / 43.137901°N 2.071309°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Erabiltzailea | Biblioteca Municipal de Tolosa (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 13 |
Kontaktua | |
Helbidea | Santa Maria plaza 4 |
Kokalekua
aldatuTolosako Alde Zaharreko Andre Maria plazan dagoen XVII. mendeko barroko estiloko eraikina da, Santa Maria eliza, Errota eta Oria ibaiaren artean. Zaharberritua dago eta gaur egun, bertan, udal liburutegia, udal artxibategia eta bi erakusketa areto daude.
Eraikina
aldatuBeheko solairua eta beste bi ditu, eta solairu nagusiko hormak harri landuz eginak ditu; gainerakoak, harlanduz eginak dauzka. Alde nagusian bao angeluzuzenak ditu, simetrikoki banatuak, eta solairutik solairurako tarteetan, alderik alde, platabandak ageri dira. Izkinak, berriz, kuxinduraz apainduak ditu.
-
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
Ertzetako leihoak hesiz estaliak daude beheko solairuan; goiko solairuetan, berriz, balkoiak ditu ertzetan, jabaloiekin eta boladun barandekin. Elementurik deigarrienak erdiko ardatzean daude: sarbide handi bat du beheko solairuan, eta haren gainean, balkoi bat (zorua harrizkoa du, eta baranda, burdin forjatuz egina). Balkoiaren gainean, Migel Aranbururen armarria ageri da. 1696an Aranburuk Gipuzkoako Foruak bildu eta argitaratu zituen (inprimatgia etxean bertan jarri zuen).
Bigarren solairuko balkoia irtenagoa da lehenengokoa baino, eta lau jabaloi ditu bi beharrean. Goi-goian, alderik alde, harriko erlaitza du, eta haren gainean, teilatua dago, harburu ongi landuekin.
Eskuineko aldea guztiz berritua dago, eta ezkerrekoan solairu bat gehiago du, maldan egina baitago. Alde horretan, harri handiak ditu beherengo aldean, eta txikiagoak gora egin ahala.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |