Arro sedimentario
Arro sedimentarioak lurrazaleko topografia baxuko guneak dira non sedimentuaren metaketa gertatzen den, plaken tektonikarekin erlazio genetiko zuzena izanik. Arroa aktiboa den bitartean subsidentzia jasaten du, hau da lurrazaleko hondorapena. Mekanismo honen bidez sedimentu berriarentzat egokitze espazioa sortzen da etengabe.
Arro sedimentarioak tamaina ezberdinekoak izan daitezke, ehunka metro izatetik kilometro asko izatera iritsiz. Hauen sorrerak eta tektonikak lotura estua daukate. Plaken tektonikaren ondorioz lurrazaleko ingurune topografiko goratuak eta deprimituak sortzen dira. Ingurune goratuetan higadura gertatzen da, hau da eremu hauek sedimentuaren sorrera guneak dira. Sedimentua gune goratuetatik abiatu eta garraiatzen da gune deprimituetara, bertan metatuz, arro sedimentarioaren ezaugarri nagusiari funtsa emanez.
Sedimentazioaren eta plaken tektonikaren arteko lotura hain estua izanda, geologoek arroen erregistroa aztertzen dute eskualdean gertatutako prozesu sedimentario eta tektonikoak interpretatzeko. Horretarako bai segida estratigrafikoa bai unitate sedimentarioen arteko geometriak aztertzen dituzte.
Lurraren historian zehar hainbat arro sortu, bete eta desagertu dira. Lurreko kontinenteen banaketa eta morfologiak asko aldatu dira denboran zehar. Batzuk banatu egin dira (Afrika eta Hego amerikarekin gertatu zen moduan duela 251 miloi urte, Triasikoan, hasita) eta beste batzuk aldiz, elkarrekin talka egin dute (horrela sortu zen Himalaia mendikatea duela 5 miloi urte, indiako eta eurasiako plaken arteko kolisioaren ondorioz).
Arro nagusiak plaka tektonikoen mugen inguruan agertzen dira, erliebe altuetatik gertu (arro kratonikoak izan ezik). Gaur egun aktibo diharduten arroak dira guztiz kontserbatzen direnak. Arro izaera dutenez, sedimentazioa da horietan gertatzen den prozesu nagusia. Hala ere, azaleraturik ez daudenez hauen ikerketa zuzena oso zaila da.
Arroen azterketan aritzen den geologiaren adarra Arro analisia da eta Disziplina anitzekoa da. Kartografia geologikoa, Geofisika, Estratigrafia, Paleontologia eta Geokimika arloen partaidetza behar da besteak beste.
Sorrera mekanismoak
aldatuArro sedimentarioek eta plaken tektonikak harreman estua dute. Plaka litosferikoak elkarrengana hurbildu (konpresioa) , elkarrengandik aldendu (estentsioa) edo norantza ezberdinetan mugitu daitezke elkarrengandik urrundu gabe (zizaila). Mugimendu horiek modu ezberdinean modelatuko dute erliebea eta beraz, higadura eta sedimentazioa modu ezberdinean gertatuko da ere aktibo den mekanismoaren arabera.
1- Konpresioa (Laburtzea): Mekanismo honen bidez plaka litosferikoen ertzak elkarrengana hurbiltzen dira. Horren ondorioz, tolesak, zamalkadurak magmatismo/bulkanismoa garatzen da eta litosferaren loditzea gertatzen da ere. Laburtzean parte hartzen duten litosferen izaeraren arabera, erliebe forma ezberdinak sortuko dira: Orogenoak (Bi plaka kontinentalen artean), fosa eta arku bolkanikoa (Plaka ozeaniko eta kontinentalaren artean), edo fosa eta irla arku bolkanikoa (Bi plaka ozeanikoren artean).
2- Estentsioa (Luzatzea) : Mekanismo honen bitartez plaka litosferikoen ertzak elkarrengandik hurruntzen dira. Litosfera apurtu eta findu egiten da eta honekin batera faila normalak garatzen dira. Kontinente guneko estentsio guneetan Rift-ak aurkitzen dira. Hauen garapenean, denboraren poderioz, rift eremuan mantua azaleratu daiteke, litosfera ozeaniko berria sortuz; bizkar ozeanikoa lurrazal ozeaniko osotzen diren magmen irteera gunea da, plaken arteko muga berria izanik.
3- Zizaila: Mekanismo honen bitartez plaka litosferikoak ez dira elkarrengandik ez aldentzen ez hurbiltzen indar tektonikoen elkarzut. Konpresio eta estentsio eremuetan ez bezala, plaken arteko mugan zehar gertatzen da aldentze-mugimendua. Mugimendu horiek marruskadura handia eragiten dutenez sismikoki oso gune aktiboak dira.
4- Mantu-Lurrazal mailako Flexura: Mantuaren eraginaren ondorioz gertatzen da. Litosferarekiko mantuak duen hurbiltasunaren arabera litosferaren tenperatura aldatu egiten da. Horren arabera dentsitate ezberdintasunak gerta daitezke eta litosferaren goratzea edo hondoratzea dugu ondorio, erliebe positibo eta negatiboak sortuz.
Arro motak
aldatuArro mota ezberdinak sailkatzeko hainbat irizpide daude; barneratzen dituen sedimentuen arabera, geometria, paleogeografia...etb. Baina, erabiliena, momentuan eragiten ari diren indarren arabera sailkatzen dituena da. Honen arabera lau arro mota bereiz daitezke, sorrera mekanismoek baldintzatuta.
1.Lurrazal egonkorreko arroak
aldatuDinamika gutxien pairatzen duten arroak dira. Erakusten duten subsidentzia oso motela, iraupen eta hedapen handikoa da, “sag” izenekoa hots; garai batzuetan sedimentaziorik ez egotea gerta daiteke, subsidentziarik gabeko uneak adieraziz. Baina, orokorrean jarraitasun handia gordetzen dute erregistroan. Forma aldetik ekidimentsionalak eta ehunka kilometrotako zabalerakoak. Hauek dira desberdindu daitezkeen mota ezberdinak:
Kontinenteen barneko “Sag” arro zabalak. Basamentu ezberdinetan garatzen dira: kristaltsuak, terraneak, konpresio-luzapen gune zaharrak. Eremu hau, eratzen duten prozesu onartuak plaka barneko esfortzuak eta, topografia dinamikoaren aldaketak subdukzio-eremuei lotuta, besteak beste.... Adibidez: Afrika
Kontinente-ertzeko “Sag” arro zabala. Oso gutxi luzatzen den kontinente gaineko arroa da. Ertz pasiboaren garaikide eta oso gutxi failatutako basamentua garatzen du. Hauek, aurrekoak baino iraupen txikiagoa daukate. Adibidez: Chad Arroa Arro ozeanikoa. Drift-aren ostean sortzen da, kontinente ertz pasiboekin batera. “Sag” motako subsidentzia motela. Adibidez: Marianak
2.Muga dibergenteetako arroak
aldatuOrokorrean estentsioarekin lotutakoak. Prozesu nagusia luzapena izanik hasierako fase batean zartatze kontinentala “rifting” eta bukaerako fasean ertz pasiboa garatzen da. Historia honen eboluzioa aztertuz eboluzio graduala bereiz daiteke:
Kontinenteen barneko zartatze-arroak edo Rift intrakratonikoak. Honen barnean Rift aktiboak eta aulakogenoak bereizten dira. Gainera, Rift simetriko edo asimetrikoak izan daitezke. Adibidez: Goi-Rhin graben. Kontinente-ertzeko riftak edo rift perikratonikoak. Lurrazal ozeanikoa sortu baino lehen eratzen da. Honetan ere Rifting hasierakoa (kratoi aldera) eta rifting gazteagoko (ozeano-aldera) bereizketa egiten da. Adibidez: Atlantiarreko rifta Ertz pasiboetako arroak. Kontinente-ertzeko arroak edo “Sag” ozeanikoak izan daitezke. Rift-fasearen amaierako etengunearen ondorengo sedimentazio-historia erakusten dute. Adibidez: Itsaso Gorria
3.Muga konbergenteetako arroak
aldatuKonpresioarekin erlazionatutako arroak:Subdukzio eremutakoak (ozeano-barnekoak eta ozeano-kontinentekoak). Honen barruan lau eredu bereizten dira, bakoitza bere xehetasunekin: A- Fosak eta akrezio-guneka, B- Arkuaurreko arroa C-Arkuen barneko arroak D-Arkuen osteko-atzeko-arteko arroak Adibidez: Shimanto akrezio-gunea Kolisio eremutakoak (kontinente-kontinente): Honen barnean ere lau eredu bereizten dira: Itsastar mugatuak (hondakin arroak), Lurralde-aurreko arroak (foreland), Foreland eremuko arroak eta Foreland osteko arroak.
4.Urratze-arroak
aldatuZizaila mekanismoek kontrolatutako eremua. Ertz transkurrenteak lurrazalean eragiten duten pleken arteko urratze-mugak dira. Arro hauek bihurguneetan, mailakatze-guneetan eta failen lotura-guneetan.
Faila-bihurguneko arroak: Trantentsionalak eta transpresinalak. Adibidez: Ridge arroa.
Faila-mailakatuetako arroak (overstep-arroak): trantentsionalak eta transpresionalak. Adibidez: Soria Arroa.
Arro transrotazionalak. Adibidez: Los Angeles Arroa.
Transpresio-arroak. Adibidez: Central Arroa.