Arroitz

Nafarroa Garaiko udalerria


Arroitz[4] ([aroits̻]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 1035 biztanle zituen 2023. urtean, eta Iruñea hiriburutik 58 kilometro mendebaldera dago.

Arroitz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Arroitzgo bandera
Bandera

Arroitzgo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Arróniz
AlkateaÁngel Moleón Segura (PSN)
Posta kodea31243
INE kodea31036
Herritarraarroiztar
Geografia
Koordenatuak42°35′20″N 2°05′29″W / 42.5888°N 2.0913°W / 42.5888; -2.0913
Azalera55,2 km²
Garaiera546 metro
Distantzia58 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria1.035 (2023:  −1)
alt_left 492 (%47,5)(2019) (%54) 559 alt_right
Dentsitatea1,88 bizt/km²
Zahartzea[1]% 27,95
Ugalkortasuna[1]‰ 43,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,68 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 12,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 7,90 (2018: %5,56)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.arroniz.org

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Arroitz Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, N-111 errepidean, Lizarra-Viana norabidean, Lizarratik 16 kilometrora.

Ingurune naturala eta klima

aldatu

Klima mediterraneo-kontinental motakoa da, uda bero eta negu hotzekoa. Urteko batez besteko tenperatura aldatzen da altueraren arabera, 8 eta 13 gradu artekoa. Prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 60 dira herrigunean eta 80 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landarediaren arrasto gutxi geratzen dira gaur egun: arte, ametz eta pinu gorri bakan batzuk. Egurrikatza egitearren eta nekazaritzarako lurrak lortzearren, baso asko moztu zituzten antzina. Pinu landaketek hiru hektarea baino ez dute hartzen.

Estazio meteorologikoa

aldatu

Arroitzen, itsas mailatik 572 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Mugakideak

aldatu

Arroitzek mugakide ditu Lukin iparraldean, Arellano ekialdean, Barbarin mendebaldean, eta Sesma hegoaldean.

Historia

aldatu

Arroitzi buruzko lehen dokumentua XI. mendekoa da, eta Erdi Arotik XIX. mendera herria jaurerri izan zen. XIV. mendearen hasieran, Nafarroako koroak herriaren gaineko jabetza berreskuratu zuen, eta 1397an Carlos III.a erregeak Karlos Beaumontekoari eman zion herriaren gaineko zergak kobratzeko eskubidea. 1348an Izurri Beltza eta Gaztelaren aurkako gerrak zirela eta eta, hildako ugari izan ziren eta herria hutsik geratu zen. 1553tik aurrera Arroitz Leringo konderriaren barnean sartu zen, eta 1647tik aurrera Doneztebe Iguzkitza ibarra[6] osatu zuen.

1828an ibarretik banatzen saiatu zen, baina ez zuen 1845. urtea arte lortu, Nafarroa Garaiko erreforma administratiboa egin zelarik jaurerriak bertan behera geratu zirenean.

Demografia

aldatu

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera txikia izan zuen Arroizko populazioak, eta 2.100 biztanle inguru izatera iritsi zen. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beherakada handia jasan zuen eta populazioaren erdia galdu zuen.

Arroizko biztanleria

2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko 17 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 1,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

2007an Arroizko alkate Rubén Osés Martínez atera zen, Mendia elkarte independentearen (3 zinegotzi) izenean. Baliogabeko botoak 32 izan ziren (emandako guztien %4,27) eta 22 boto zuri izan ziren (botoen %3,07). Abstentzioa %26,42koa izan zen.

Arroizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Agrupación Independiente Mendia 209 3
Agrupación Electoral por la Participación 196 3
PSN 162 2
Arroniz Berria 128 1

2011n bestelako akordioak egiteko aukera bazegoen ere, bozkatuena izan zen PSNren zerrendako Antonio Ángel Moleón Segura (independente etiketaduna) izendatu zuten alkate[7]. Beste hiru zerrendak ere ordezkaritza lortu zuten.

Arroizko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 230 3
Agrupación Electoral por la Participación 203 3
Arroniz Berria 153 2
PP 60 1
Arroizko Udala (2015)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 404 6
Arroniz Berria 173 2
PP 59 1
Arroiz Udala (2019)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 329 9
Arroiz Udala (2023)
Alderdia Botoak Zinegotziak
PSN 312 9

Alkateak

aldatu
2007-2011 Rubén Osés Martínez Mendia
2011-2015 Ángel Moleón Segura PSN
2015-2019
2019-2023
2023- Orain

Udaletxea

aldatu

Udaletxea herriko plaza nagusian dago, Foruen Plazan. XVIII. mendean egindako eraikin barrokoa da, eta eraiki eta mende bat geroago, etxebizitza moduan erabilitako eraikuntza berria altxatu zen udaletxearen egiturari atxikita. Fatxada nagusian, egurrezko egitura batez osatutako ataria dago. XX. menderen amaieran, eraikuntza eraberritzeko proiektua gauzatu zen Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren laguntzari esker; lanek 31,7 milioi pezetako aurrekontua izan zuten. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Foruen Plaza, 1

Azpiegiturak

aldatu

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera, 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz.[8]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[9].

Udal autobusak

aldatu

Lizarrerria Buseko linea hauekin ditu loturak:

Lizarrerria Bus
AbartzuzaOspitalea 2 AiegiDeiu / Arroitz

Zerbitzuak

aldatu

Allo, Arellano, Arronitz, Deikaztelu eta Leringo Oinarrizko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kidea da Arroitz.

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Arroitz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 2,34k zekien euskaraz hitz egiten.

Martxoan, Ibarrea Gazte Elkarteak gazte-jaiak ospatzen ditu. Ospe handikoa bilakatu den "Arrockniz" rock festibala antolatzen du elkarteak.

 
2022. urtean ospatutako festibalaren kartela.


Arroizko herriko-jaiak irailean ospatzen dira Mendiako Ama Birjinaren omenez. Otsailean, bestalde Agate Deunaren eguna eta "Txigorkiaren eguna" ospatzen dira.

Lizarrako merindadeko herri askok bezala, Arroitzek nekazarien patroia den San Isidroren eguna ospatzen du maiatzaren 15ean, "Udaberriko jaiekin" batera.

Ondasun nabarmenak

aldatu

San Salvador eliza

aldatu

San Salvador eliza, XIII. mendekoa. Elizaren jatorria Erdi Arokoa da, eta gaur egungo eraikina XVI. mendean berreraikitako eliza gotikoa da, ondorengo mendeetan eliza zaharberritu eta handitu egin zen. Eraikinak hiru zatitan banaturiko nabe bakarra dauka, kapera bana aldarearen bi alboetan, gurutzadura, eta poligono itxurako aurrealdea.

Nabearen sabaia gurutzadurazko gangaz estalirik dago. Sakristiak (XVIII. mendean eraikia), oinarri laukizuzena dauka eta kanoi erdiko gangaz eginiko estaldura. Kanpoaldean, XIX. mendean eraikitako dorrea eta harlanduzko hormak nabarmentzen dira. Dorrea eta aurreko portada estilo neoklasikokoak dira.

Erretaula nagusia XVII. mendearen hasieran egin eta XVIII. mendean birmoldaturiko erretaula barroko-goiztiarra da. Bertan, Kristoren pasioa eta Jasokundea eta Sortzez garbiaren irudiak daude.

Mendiako Andre Mariaren basilika

aldatu

XVII. mendean eraiki eta ondorengo mendeetan estilo neoklasikoaren ezaugarriak jarraituta birmoldatu zen. Laukizuzen itxurako bost zatitan banaturiko nabe bakarra dauka eta gangaz eginiko estaldura. Elizaren kanpoaldeko hormak, harlanduz eginak dira, eta sarreran, Ama Birjina eta umearen irudia dago.

Presbiterioan, burdin hesi batek itxirik, XVII. mende amaierako erretaula barrokoa dago, Mendiako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudia duena. Irudia, XVI. mendean birmoldatu zen, ezaugarri barroko batzuk gehituz.

Baselizak

aldatu

Arroitz udalerrian San Pedro, Santa Zezilia, eta Mahastietako Andre Maria baselizak daude. San Pedro baseliza XVI. mendean eraiki eta garai barrokoan birmoldatu zen. Santa Zezilia baselizaren jatorria Erdi Arokoa den arren, gaur egungo eraikuntza barrokoa da. Mahastietako Andre Mariaren baseliza 1712an eraiki zen eta gaur egun eraikuntzaren arrastoak baino ez dira gorde.

Arroiztar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa