Augusto César Sandino

politikari nikaraguarra

Augusto Nicolás Calderón Sandino (Niquinohomo, Nikaragua, 1895ko maiatzaren 18a - 1934eko otsailaren 21a) iraultzaile bat izan zen. Estatu Batuetako presentziaren aurka borrokan ibili zen 1927 eta 1933 artean. AEBetako gobernuak bidelapur deklaratu zuen, baina bere ekintzek Latinoamerika osoan heroi bihurtu zuten, non AEBen domeinuaren aurkako erresistentziaren sinbolo bezala ikusten zuten.

Augusto César Sandino

Bizitza
JaiotzaNiquinohomo1895eko maiatzaren 18a
Herrialdea Nikaragua
HeriotzaManagua1934ko otsailaren 21a (38 urte)
Hobiratze lekuaManaguako aintzira
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Blanca Aráuz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, buruzagi militarra eta iraultzailea
Lantokia(k)Guyana Frantsesa
Graduajeneral
Augusto César Sandino (erdian)

AEBetako marineak gerrilla erako guda batera bultzatu zituen, eta bere Sandinoren gerrillak galerak izan bazituen ere, ez zuten inoiz harrapatzea lortu. Depresio Handiak bultzatuta AEBetako armada Nikaraguatik irtetzera behartuak izan ziren, eta Sandino Anastasio Somoza García jeneralaren agindupean hil zuten.

Sandinismoa abiapuntutzat hasita, 1979an Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista (FSLN) sortu zen. FSLN alderdia ere sortu zuten 1979an.

Bizitza

aldatu

Gazte aroa

aldatu
 
Sandino

Sandino 1895ko maiatzaren 18an jaio zen Niquinohomon (Masayako departamendua, Nikaragua). Seme ez-legitimoa izan zen, lurralde jabe aberatsa zen Gregorio Sandino eta Margarita Calderón, Sandinotarren zerbitzaria izan zituen gurasotzat. Amarekin bizi izan zen 9 urte bete arte, ondoren aitaren familiarekin bizi izan zen.

1912ko Uztailean, 17 urte zituela, AEB-ko tropen lehen bitartekotzaren lekuko izan zen Adolfo Diaz presidentearen aurkako altxamendua gertatu zenean. Benjamin Zeledon jeneral liberala Urriaren 4an hil zuten El Coyotepe eta La Barranca defendatzen ari zela, Masaya hiriaren sarreran. Sandino nerabea oso inpresionatua geratu zen Zeledon erahilaren aurpegia ikustean Marineek gurdi batean zeramatela.

1921ean, Dagoberto Rivas tirokatu zuen, zein herriko kontserbadore boteretsu baten semea zen, bere amaren aurkako irainak botatzeagatik. Errepresioaren beldur, Hondurasera joan zen, azukre landaketa batean lana topatuz. Ondoren, 1923an Guatemalara joan zen, United Fruit Companyren langilea bihurtuz eta azkenik Mexikon bukatu zuen Standard Oil petrolio enpresan aritu zen, nun Mexikoko iraultzaren testigu izan zen. Bertan mugimendu erradikal ugarirekin izan zuen kontaktua, hala nola zazpigarren eguneko Adbentistak, guru espiritistak, anti-inperialistak, anarkistak eta komunista iraultzaileak. Indigenen aldeko ideologia berea egin zuen, iraultzaileak goraipatuz. 1926. urtean Nikaraguara itzuli zen, bere aurkako karguak baliogabetu zirenean, baina bere jaioterrian arazoak izanik Segovias mendietara joan zen San Albino urre mehatzean lan egiteko.

Borroka armatua

aldatu

Emiliano Chamorro kontserbakorrak estatu golpea egin zuen Carlos José Solórzano (Alderdi Kontserbakorrekoa) presidente zela, azken honek kargua presidente ordekoari utziaz, Juan Bautista Sacasari (Alderi Liberalekoa) alegia. Chamorrok Sacasari boterea kentzen dio berak hartzeko. Aldi berean, AEBek ez du Chamorro zilegitzat hartzen eta Adolfo Díazekin ordezkatzen du. Liberalek ez dituzte konstituzioaren etengabeko bortxaketak onartzen bai kontserbakorren bai amerikarren eskutik, eta gerrate berri bati hasiera ematen diote, Gerra Konstituzionalista izenaz ezaguna, Juan Bautista Sacasaren itzulera eskatuaz eta Puerto Cabezasen operazio gunea ezarriz.

Beraien presidente eskumakila arriskuan dagoela ikusirik eta "biztanle eta jabetza estatubatuarren bizitza babesteko" aitzakiarekin, AEBetako itsas-armadak hainbat soldadu bidaltzen ditu Ozeano Bare eta Karibetik, "zona neutralak" aldarrikatuz gune estrategikoetan (ulertuaz liberalek eraso eginez gero zonalde hauetan AEBekin gerratea hasiko zutela). Kasu iraingarrienetako bat Puerto Cabezas (liberalen hiriburua) "zona neutral" aldarrikatzea izan zen: marineek Sacasa presidente liberalari armak kendu eta ingurutik ihes eginaraziz.

Egoera honetan, Sandinok liberalekin bat egiten saiatu zen. Hasiera batean armada liberalaren buruarengana, José María Moncadarengana egiten du, baina honek ez dizkio armarik eman nahi. Orduan, Sandino eta bere gizonek, Puerto Cabezas-eko prostitutek lagunduak uretatik arma eta munizioa jaso zituzten, Sacasari kendu zizkionetan hain zuzen ere (marineek ez zituzten suntsitu, itsasora jaurti baizik). Ondoren Las Segovias-era (bere operazio gunea) doa Coco ibaitik igoaz.

Hasierako borroketan Sandino galtzaile irten zen marineen entrenamendu eta armengatik. Baina orduantxe estrategia aldatu eta taktika gerrillariak egiten hasi zen. Kontserbadoreengan hainbat garaipen ekarri zizkion honek, aldi berean bere armadara jende gehiago erakarriaz zein "Segoviako zutabea" bezala ezagutzen zen eta 800 gizonez osatua zegoen. Sandinoren garaipenak besteak beste, liberalek gerratean aurre hartu zuten eta Ozeano Barerantz zuzendu ziren.

 
Marineak sandinistei kendutako bandera batekin.

1927rako AEBetako Marineen kopurua 5000raino igo zen, 464 ofizialek zuzendurik zeintzuk Nikaraguako gatazkan parte hartzen zuten.

AEBetako interbentzio zuzen baten beldurrez, armada liberaleko buru zen José María Moncadak beraiekin akordio batera heltzea erabakitzen du. Estatubatuarrek bitarteko bat bidaltzen dute, Henry L. Stimson (urte batzuk ondoren Herbert Hoover presidentearen agindupean Estatuko Idazkari izango zena), eta Moncadak, lurralde guztiaren kontrola zuenak, Managuaren sarreran (Tipitapan alegia) amore ematen du. Gobernu kontserbakorraren jarraipena onartu zuen 1928ko hauteskundeak arte, non bera (eta ez Sacasa) izango zen hautagai liberala (bere buruzagia zenaren egundoko traizioa zena). Paktu honi Enaren paktua deritzo.

Sandinok ez du hau onartzen, eta El Chipotera zuzenduaz, non operazioen egoitza ezarria zuen eta Moncadak eginikoaren ildora bere esaldi ezagunenetariko bat esa zuen: Ez naiz saltzen, ez dut amore ematen. Alde borrokatzen zuen bandera gorriari (liberala) zerrenda beltz bat egin zion, borroka askatasuna ala heriotza arte izango zelaren ikur bezala.

Garai honetan Sandino ezkondu egin zen San Rafael del Norte herriko telegrafistarekin, Blanca Arauz-ekin, zein 14 urte gazteagoa zen. Ezkontza honetatik jaioko da Sandinoren alaba bakarra 1932an: Blanca Segovia, gaur egun (2008) bizirik dagoena. Ama alaba jaio eta gutxira hil zen erditzean sortutako arazo batzuengatik.

Estatubatuarren aurka

aldatu

1927ko irailaren 2an, manifestu baten bitartez, Sandinok bere borrokaren arrazoiak aldatzen ditu: Ez da jada gerrate zibil bat, abertzale eta atzerritarren artekoa baizik; Bai liberalek bai kontserbakorrek marineen partehartzea eskatu zuten. Hau dela eta, garai hartan, kalean honako esaera hau zabaldu zen: Bost liberal eta bost kontserbakorrek 10 bide-lapur batzen dituzte.

Beraz, 30 gizon eskasekin eta hainbat emakume nekazariren laguntzarekin iparraldeko mendietan murgildu zen, AEB-ko marineen aurka borrokatzeko prest.

Denbora gutxiren buruan bere armada asko handitu zen, 6000 gizon izatera helduz, eta Subirotasunaren Nazionalerako Defentsarako Armada (EDSN bere gaztelerazko sigletan) sortuaz; honen arrazoietako bat marineek egindako hainbat astakeria zeuden, hala nola okupatzen zituzten herrietako emakume nekazarien bortxaketak. Sandinok hainbat borroka galdu bazituen ere (Adibidez El Chipoten, non bere gotorlekutik ihesi irten behar izan zen), estatubatuarrei etengabeko galerak eragin zizkien, hauek ez baitzeuden ohian tropikaletan borrokatzera ohituak. Borroka aipagarrienetariko bat El Bramadero-n (1929) eman zen, non Sandinok estatubatuarren batailoi oso bat garaitu zuen borrokaren azken partean hain beldurgarriak ziren matxeteak erabiliaz (arma zuri hauek gizakume baten burua moztu dezakete golpe bakarrean). Momentu horretatik aurrera marineek ez zuten Sandino eta bere jarraitzaileak gehiago bide-lapurtzat hartu eta gerrillari status-a eman zieten.

Ocotal-en (1927) eman zen beste borroka historiko bat. Bertan sandinotarrek marineak herriaren erdialdean pilatu zituzten hauek abiazioari dei egitera behartuz. Sandinok ez zuen erretiratzeko arazorik izan baina Ocotalek Erdialdeko Amerikako lehen bonbardaketa jasan zuen (Ameriketako lehen bonbardaketa Paraguari, Paraguay-n eman zen 1922ko ekainaren 29an Stewart eta Cusmanich-ek pilotatutako F.K.8 batetik).

Knoxek, AEB-ko estatu idazkari izandakoak zituen mehatze batzuk suntsitu zituen. Sandinoren ekintzek izugarrizko ospea eman zioten Nikaragua osoan eta baita Ameriketako herrialdeetan. Ospe hau dela eta ez ziren inoiz bere aldean borrokatzeko prest zeuden gizonik falta izan. 1928aren erdialdera Henri Barbussek Gizon askeen jenerala ezizena ezarri zion.

1928ren bukaerara, azaroa aldera, D.F. Sallers kontralmiralak Sandinori proposamen bat bidali zion borroka armatua bukatu eta era honetan jasoko zituen irabaziak aipatuz. Sandinoren erantzuna ondorengoa izan zen:

"Herri baten subiranotasuna ez da eztabaidagarria, baizik eta eskuan armekin defenditzen da... Erresistentzia armatuak zuk diozun irabazi guztiak ekarriko ditu, era beran, atzerritarrek gure egunerokoetan egindako eskuhartzeak bakearen amaiera eta herriaren haserrea dakartzaten bezala."

Guardia Nazionalaren sorrera

aldatu

Estatu Batuetako ofizialak Sandino ezin zutela beraien soldaduekin garaitu ikustean, bertakoak, natiboak beraien artean borroka zezaten taktka erabiltzea nahi izan zuten. Honetarako armada berri bat sortu, entrenatu, ekipatu eta finantzatu zuten: Nikaraguako Guardia Nazionala. Sandinoren aurka borrokan zebiltzan armada kopurua hunditu bazen ere, honek ez zuen gerratearen norabidea aldatu.

Sandinistek lurralde berrietara hedatzen hasi ziren Segovietatik harago, hala nola Jinotega, Matagalpa, Chontales, Boaco, Chinandega, León, Karibeko kostaldera eta Managua hiriburura ere. Aurkitzen zituzten estatubatuarren negozio guztiak suntsitzen zituzten (baita United Fruit Company enpresarenak) eta kolaboratzaileak harrapatu eta exekutatuak "aberriaren etsaiak izateagatik".

Estatubatuarren atzeraegitea

aldatu

Azkenik, AEBek zituen barne arazo larriengatik (Beheraldi Handia), Franklin Delano Roosevelt presidenteak Bizilagun onare politika atera eta marine estatubatuarrak ateratzen hasi zen Karibe ingurutik, Nikaragua barne. Marine estatubatuarrak, garaiturik ikustean, ez ziren bat-batean atera herrialdetik, poliki-poliki egin zuten hau eta ofizial eta soldadu nikaraguarrak entrenatzen pasatu zuten azken denboraldia. 1933ko urtarrilaren 1ean armada estatubatuarrak ofizialki Nikaragua utzi zuen, beraien etsaia hil edo harrapatu gabe eta are gutxiago garaitu.

Estatubatuarrak atzeraegin zutenean, Sandinok, onartua izan zen bake proposamen bat bidali zion Juan Bautista Sacasa presidente liberal berriari. 1933ko otsailaren 2an ofizialki gerratea amaitzen da; Sandinoren armadak (100 pertsonako babes talde bat ezik) armak entregatu zituen. Guardia Nazionalak estatuko segurtasunaren kargua hartu zuen beregain, naiz eta konstituzioak ez zion halako botererik ematen, eta beraien etsaiak izandako sandinisten aurkako ekintzak burutu zituzten (hauek orain arma gabe zeudela aprobetxatuz).

Hainbat alditan bidaiatu zuen Sandinok Managuara Guardia Nazionalaren ekintzak salatzeko. Garai horretan Guardia Nazionaleko buru zen Anastasio Somoza Garciak, herrialde osoko boterea bereganatu nahian, Sandino oztopo bat zela eta hau hiltzeko plan bat burutu zuen.

Sandinoren hilketa

aldatu

1934eko otsailaren 21ean, Gregorio Sandiono bere aitaren, Sofonias Salvatierra idazlea (Sacasaren Nekazari ministroa zena) eta Estrada eta Umanzor jeneralen konpainian, La Loma presidentearen jauregira joan ziren Sacasak gonbidatuta. Ekitaldi honen amaieran, etxera kotxez zihoazela, Marte Zelaiaren alboan geldiarazi zieten kotxea. Atxilotu zituen Guardia Nazionaleko kide zen Delgadillok kartzelara eraman zituen. Atxilotuek Somozaren presentzia eskatu zuten sarritan, baina ezin zutela lokalizatu zioten kartzelariek. Aldi berean, Sacasa presidentearen alabak atxiloketa ikusi zuen aitari jakinaraziz, eta hau aldi berean AEBetako enbaxadarekin kontaktuan jarri zen hilketa geldiarazi zezan. Sandino, Estrada eta Umanzon La Calavera mendian dagoen Larreynaga zelaira eraman zituzten, eta Delgadilloren agindupean fusilamendu batailoak su egin zuen hirurak hilda. Gabeko 11etan gertatu zen. Gau berean Sandinoren anaia, Socrates (EDSNko koronela zena), Guardia Nazionalen aurka borrokan hil zen hauek Salvatierra ministroaren etxea erasotzen ari zirela. Santos Lopez koronela zauritua izan zen, baina Hondurasera ihes egitea lortu zuen.

Hurrengo egunean (1934eko otsailaren 21ean) Guardia Nazionalak Sandinok sortu zuen kooperatiba suntsitu zuen Wiwilí herrialdean, bertakoak atxilotu edo hilez. Bi urte geroago Anastasio Somoza Garciak bere osaba zen Sacasa presidentea kargutik kendu eta boterera iritsi zen. Somozak denborara Sandino hiltzeko agindua Estatu Batuetako Arthur Bliss Lane enbaxadoreak eman ziola esan zuen.

Ideologia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Sandinismo»

Askotan muturreko ideia ezkertiarrak egoitzi ohi izan zaizkio Komunista ezagunak (Farabundo Marti komunista Salvadortarra adib.) eta mugimendu hauekin izan zuen harremanagatik. Nazionalismoa izan zuen ideia nagusitzat, bai iraultza konstituzionalistan 1925ean ala Estatu Batuarren Nikaraguako okupazioan. Gaur egun iraultzaile-nazionalisten arteko askatzaile mirestuenetarikoa da. Somoza Garciak 40 urtez eutsi zion botereari Estatu Batuen laguntzarekin. Izugarrizko dirutza egin zuen, batez ere Bigarren Mundu Gerraren (non Alemania naziari gerra aldarrikatu zion) ostean bizitako ekonomi oparoan. Anastasio Somoza García, Rigoberto López Pérez-ek hil zuen 1956ean. Estatuaren kargu bere semean geratu ziren, Luis Somoza Debayle presidente gisa, eta Anastasio Somoza Debayle Guardia Nazionalaren buru bezala. Biek aitak markaturiko lerroa jarraitu zuten egia bada ere Luis-ek politikan joko minimo bat baimendu zuela.

Testuinguru honetan, Hondurasera ihes egin zuen Santos Lopezek, Carlos Fonseca Amadorrekin batera Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista (FSLN gaztelerako sigletatik) sortu zuten Somozaren agintaldiaren aurka borroka armatuari ekiteko. 1979an Sandinistek Somoza Garciaren seme gaztea (Anastasio Somoza Debayle) garaitu zuten Nikaraguako Iraultza hasiaz eta agintea eskuratuz 1990 arte. 2007ko urtarrilaren 10ean hauteskunde bidez berriz ere boterera iritsi ziren Sandinistak. Bi agintaldietan gobernuko presidentea Daniel Ortega Saavedra izan da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Augusto César Sandino