Bachicabo Arabako mendebaldeko herri bat da, Gaubea udalerrikoa.

Bachicabo
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGaubea
Geografia
Koordenatuak42°47′23″N 3°04′14″W / 42.78964°N 3.07067°W / 42.78964; -3.07067
Garaiera653 m

Pirineotan Bachi aurrizkia sarritan agertzen da "harana" esanahiarekin. Izenaren cabo zatia gaztelerazko "concavo"-tik etor liteke, euskaraz ahurra[1].

Geografia

aldatu

Gaubea udalerriaren hegoaldean kokaturik dago Sobrongo arroilaren sarreratik gertu. Itsas mailatik 653 metrotara kokaturik dago eta Bachicabo mendiaren (1.200m) oinean[1].

Demografia

aldatu
Bachicaboko biztanleria

Ondasun nabarmenak

aldatu

Bachicaboko San Martin elizan, 2006an, erretaula zahar bat agertu zen, dirudienez 1555 eta 1556. urteen bitartean Joan Armonak elizako horman margotua. «Alegiazko» erretaula hori (horrela deitzen zaie zizelkatuak ez, baizik margotuak diren erretaulei) ezkutatu egin zuten 100 bat urte geroago, 1677aren inguruan, zurezko erretaula zizelkatu bat egiteko dirua bildu zutenean. Eta ezkutuan iraun zen geroztik, harik eta zurezko erretaula zaharberritzeko lanetan erretaula zaharrago hura agertu zen arte.[2]

Gaur egun, bi erretaula daude ikusgai Bachicaboko elizan. Alegiazko erretaulak katekesi bat azaltzen du, filakterioz irudiztatua, ebanjelarien izenekin eta latinezko inskripzioekin.[2]

Herri hustua

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Urrutia, Javi. «Bachicabo (1200 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  2. a b Iera Agote: «El misterio de los dos retablos de Bachicabo», El Correo, 2012-03-13.

Kanpo estekak

aldatu



  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.