Barton Fink 1991ko Joel eta Ethan Coen estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako drama-komedia filma bat da. John Turturro, John Goodman, Judy Davis, Michael Lerner, John Mahoney, Tony Shalhoub, Jon Polito eta Steve Buscemi aktoreek antzeztu zuten.

Barton Fink
Jatorria
Argitaratze-data1991
IzenburuaBarton Fink
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaNeo-noirra, komedia dramatikoa, black comedy film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena116 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Long Beach eta Malibu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joel Coen
Ethan Coen

Gidoigilea(k)Joel Coen
Ethan Coen

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJoel Coen
Ethan Coen
Coen anaiak


Konpainia ekoizleaWorking Title Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaJoel Coen
Ethan Coen
Ekoizpen-diseinatzaileaNancy Haigh
Bestelako lanak
MusikagileaCarter Burwell
Argazki-zuzendariaRoger Deakins
Jantzi-diseinatzaileaRichard Hornung (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLos Angeles
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0101410 Filmaffinity: 422943 Allocine: 7017 Rottentomatoes: m/barton_fink Mojo: bartonfink Allmovie: v4016 TCM: 68157 Metacritic: movie/barton-fink TV.com: movies/barton-fink Netlix: 60000822Edit the value on Wikidata

Coen anaiek film honetako gidoia hiru asteren burua idatzi zuten, hain zuzen ere, Miller's Crossing filmaren gidoiari behar bezalako amaiera idazteko zailtasunetan zeuden denboraldian, hortaz, film hura filmatzetik amaitu zutenean honi filmatzeari ekin zioten.

1991ko maiatzean Canneseko Zinemaldian estreinatu eta Urrezko Palma irabaztea gain Zuzendari Onenaren Saria (Joel Coen) eta Gizonezko Aktore Onenaren Saria (John Turturro) bereganatu zituen.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1941ean Barton Fink (John Turturro) gidoigilea borroka libreko Wallace Berry borrokalariaren bizitzan oinarritutako gidoi bat idazteko Hollywoodera doa. Behin Earle hotelean ostatu hartuta, gidoigileak bere sormen gaitaitasunaren krisialdia pairatuko du. Bere alboko gelako gizona (John Goodman) aseguru saltzaile alai eta jatorra da, Finki bere sormen krisialditik ateratzen eta inspirazioa etor dakion laguntzen saiatuko da, baina hainbat kontrako gertakizunek Fink bere lana amaitzeko gaitasunik ez duela sentiaraziko diote.

Aktoreak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu