Shem-Tob ben Isaak Xaprut[1] (hebreeraz: שם טוב אבן שפרוט‎; Tutera, XIV. mendeko erdia - ?) filosofo, mediko eta polemista euskal-judua izan zen[2]. Batzuetan bera baino lehen jaiotako Shem-Ṭob ben Isaac Tortosakoarekin[3] edo bere izenkidea eta X. mendean khazariarren erregea zen Hasdai Ibn Shaprutekin nahasten dute.

Ben Xaprut
Bizitza
JaiotzaTuteraXIV. mendeko erdia
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakhebreera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta Bibliaren itzultzailea

Biografia

aldatu

Bere gaztaroan jatorrizko bekatu eta eroskundeari buruzko jendaurreko eztabaida famatua izan zuen Pedro Martínez de Lunarekin, gero Benedikto XIII.a Avignongoa antipapa bilakatuko zena[2]. Eztabaida hau Iruñean 1375eko abenduaren 26an apezpikuak eta teologoen aurrean izan zen[4].

1370eko hamarkadan Nafarroan izandako gatazkak zirela eta, Ibn Xaprut, beste askok egin zuten moduan, erbesteratu eta Tarazonara joan zen, non juduen eta kristauen medikua izan zen[5][6]. Ordurako jadanik eruditu talmudiko garrantzitsuenetarikoen artean zegoen[7] zen eta Sheshetek eta berak elkarri bidali zizkioten eskutitzak.

  • 1380ko maiatzean edo 1385ean Tarazonan zela, bere liburu nagusia idatzi zuen, bataiatutako juduen aurka argitaratutako[8] "Eben Boḥan" izenekoa[9]. Jacob ben Reubenen "Milḥamot Adonai" liburuan oinarrituta[10], elkarrizketa moduan idatzitako liburu honek hamalau kapitulu edo "ate" ditu. "Milḥamot"en alde bateko kopia[11] baino jarraipen edo luzatzea da. Bukatu ondoren, hamabortzgarren kapitulu bat gehitu zuen, Alfontso Valladolidekoak Jacob ben Reubenen lanaren aurkako idatziak erantzuteko. Kapitulu interesgarriena, "Lamas" ("Samael") ezizenarekin idatzia, hamahirugarrena da, adituen ustetan XIV. mendeko Schopenhauer batena dela[2]. Egun "Eben Boḥan"en zenbait eskuizkribu badaude.
  • Polemista juduak laguntzeko, Ibn Xaprutek Ebanjelioak hebreerara itzuli zituen. Egun dauden eskuizkribuetan, Jona izeneko hasiberri baten oharrak ditu.
  • Avizenaren Kanonaren lehenengo liburuaren iruzkina idatzi zuen, "En Kol" izenekoa[12]. Horretarako Sulaiman ibn Yaishen eta Lorkiren hebreerazko itzulpenak erabili omen zituen.
  • Ibn Ezraren Pentateukoari buruzko iruzkinari buruzko superiruzkina idatzi zuen, "Ẓafnat Pa'aneaḥ" izenekoa[13].
  • "Pardes Rimmonim", haggadot izeneko testu talmudikoen azalpenak, Sabbionettan 1554an argitaratutakoak[2].
  • "Besorat Mattai", Mateoren Ebanjelioaren hebreerazko itzulpena, azkenekoz 1879an Göttingenen Ad. Herbstek argitaratua[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea.
  2. a b c d e Gottheil, Richard; Kayserling, Meyer. Jewish Encyclopedia. .
  3. Fürst, Julius. (1849-1863). Bibliotheca Judaica. Leipzig259 or..
  4. Eben Boḥan liburuaren laburpena den "Wikkuaḥ" eskuizkribua, Parisko Liburutegi Nazionala, 831. zbk
  5. Carmoly, Eliakim. (1844). Histoire des Médecins Juifs, Anciens et Modernes. Brusela, 101 or..
  6. Motis Dolader, Miguel Angel. A guide of the Judería (Jewish quarter) of Tarazona. Association of Friends of the Jewish Culture of Tarazona "Moshe de Portella".
  7. Nepi, Graziadio; Ghirondi, Mordecai. (1828). Toledot Gedole Yisrael. Metz, 352 or..
  8. Loeb, Isidore. «La Controverse Religieuse» Revue de l'Histoire des Religions (xviii): 145..
  9. Niclós, José Vicente. (1997). Šem t.ob ibn Šaprut. «La piedra de toque» (Eben Bohan). Una obra de controversia judeo-cristiana. Introducción, edición crítica, traducción y notas al libro I. Madril: Bibliotheca Hispana Bíblica.
  10. Lazare, Bernard. (2006). Anti-Semitism: Its History and Causes. Cosimo, Inc., 172 or. ISBN 1596056010, 9781596056015..
  11. Luzzatto, Samuel David. (1888). Bet ha-Oẓar. ii. Przemysl, 32 or..
  12. Steinschneider, Moritz. (1858). Catalogus Codicum Hebræorum Bibliothecæ Academiæ Lugduno-Batavæ. Leiden, 2548-2557 or..
  13. Friedländer, M.. Publications of the Society of Hebrew Literature. iv., 221 or..