Bernhard Riemann

matematikari alemaniarra

Georg Friedrich Bernhard Riemann (Breselenz, Alemania, 1826ko irailaren 17a - Verbania, Italia, 1866ko uztailaren 20a) matematikari alemaniarra izan zen. Analisiaren eta geometria diferentzialaren arloetan ekarpen garrantzitsuak egin zituen, eta horietako batzuek erlatibitate orokorraren garapenerako bidea erraztu zuten. Bere izena honako kontzeptuekin dago lotuta: zeta funtzioa, Riemannen hipotesia, Riemannen integrala, Riemannen barietatea, Riemannen gainazalak, Riemannen geometria.

Bernhard Riemann

(1863)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorg Friedrich Bernhard Riemann
JaiotzaJameln1826ko irailaren 17a
Herrialdea Hannoverko Erresuma
HeriotzaVerbania1866ko uztailaren 20a (39 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Biganzolo (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaFriedrich Bernhard Riemann
AmaCharlotte Ebell
Ezkontidea(k)Elise Koch (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaJohanneum Lüneburg (en) Itzuli
(1842 -
Göttingengo Unibertsitatea
(1846 - 1851)
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
(1847 - 1849)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
habilitation (en) Itzuli
Tesi zuzendariaCarl Friedrich Gauss
Doktorego ikaslea(k)Eduard Selling (en) Itzuli
Carl Anton Bjerknes
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Ferdinand Eisenstein
Moritz Abraham Stern (en) Itzuli
Carl Wolfgang Benjamin Goldschmidt (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Göttingengo Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJohann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
KidetzaRoyal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Göttingengo Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 12090715 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Riemann artzain luterano baten seme izan zen. 1846an Göttingeneko Unibertsitatean filologia eta teologia ikasten hasi zen. Artzain bihurtu, eta aitari atsegin ematea eta familiari lagundu ahal izatea ziren bere helburu nagusiak. 1847an matematikak ikasteko nahikoa diru lortu zuen. Berlina joan zen. Han Jacobi, Dirichlet eta Steinerrek irakasten zuten. 1849an Göttingenera itzuli zen. 1859an Riemannen hipotesia formulatu zuen, matematiketan ebatzi gabeko problema ospetsu eta garrantzitsuenetarikoa. Bere lehen hitzaldiak 1854an eman zituen, eta horietan Riemannen geometriaren inguruko arloa sortu zuen. Italiara egin zuen hirugarren bidaian hil zen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernhard Riemann