Bert Oosterbosch

txirrindulari herbehereetarra

Bert Oosterbosch (Eindhoven, 1957ko uztailaren 30a - Lekkerkert, 1989ko abuztuaren 18a) Herbehereetako pistako eta errepideko txirrindulari profesionala izan zen.

Bert Oosterbosch

Bizitza
JaiotzaEindhoven1957ko uztailaren 30a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaLekkerkerk (en) Itzuli1989ko abuztuaren 18a (32 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia

Bere ibilbide profesionala 1979tik 1988ra luzatu zen. Errepideko garaipenik aipagarrienak Herbehereetako Itzulia eta Luxenburgoko Tourra izan ziren, horretaz gain Frantziako Tourreko 3 etapa eta Espainiako Vueltako etapa 1 eskuratu zituen.

Pistari dagokionez, bi domina lortu zituen Pistako txirrindularitzako munduko txapelketan, urrezkoa 1979an eta brontzezkoa 1981ean, biak bakarkako jazarpen modalitatean.[1]

Bihotz-biriketako geldialdi baten ondorioz hil zen, lo egiten ari zelarik. Ustekabeko heriotza honek hainbat zurrumurru zabaldu zuen, izan ere, 1987 eta 1990 artean, 16 txirrindulari holandar hil bait ziren.[2] Esan izan da, heriotza hauek EPOren erabilerarekin zerikusirik bazeukatela, baina tesi hau ez dago frogatuta eta kontrako usteak ere badira.[3]

Palmaresa

aldatu

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

Erreferentziak

aldatu
  1. «Bert Oosterbosch». the-sports.org (Ingelesez).
  2. «20 años de EPO». Público, 2007ko urriaren 17a.
  3. Janssen, Peter G.J.M. «Lactate Threshold Training» (orr. 190). Human Kinetics, 1. edizioa, 2001 ISBN 978-0736037556 (Ingelesez).

Kanpo estekak

aldatu